Xabier Olarra
Tolosan jaioa 1953an.
Euskal idazlea eta itzultzailea. Filosofia eta Letretan lizentziatua (Hizkuntza Erromanikoak), euskara eta euskal literaturako irakasle izana da hainbat urtez. Nafarroako Gobernuko itzultzaile da 1988az geroztik. Joseba Urteagarekin eta Jose Manuel Gonzalezekin batera Igela argitaletxea jarri zuen martxan.
2015eko irailean aurkeztu zen James Joyceren ‘Ulysses’ liburuaren euskarazko edizioa, Igelan, Olarrak beste lagun batzuekin duela hogeitaka urte sortutako argitaletxean.
Jose Austin Arrieta
Donostian jaioa 1949an.
Euskal idazlea. Filosofia eta Letretan lizentziatua. Gaur egun itzultzailea da lanbidez, eta banka enplegatua ere izan zen. EUTGko Hizkuntz Eskolan eta Filosofia Fakultatean irakaslea izan da. Euskalgintzako beste hainbat alorretan ere ibilia da.
Kargu politikoak hartu izan ditu kulturaren eta euskararen alorrean.
Poesia eta narratiba landu ditu gehienbat, bai eta literatura itzulpengintza ere.
Marcel Prousten “Swann-enetik” liburuaren itzultzailea da.