- Noiz: Ekainak 2, 19:00
- Non: Euskaltzaindiako Egoitzan, Bilboko Plaza Barrian
Unai Elorriaga
Bilbon jaioa 1973an. Idazle eta itzultzailea. Bere lehen eleberriarekin (SPrako tranbia) Espainiako sari nazionala lortu zuen. Txikitatik Algortan (Getxo, Bizkaia) bizi da. Lehen nobela haren ondotik, honakoak argitaratu ditu: Van’t Hoffen ilea (Elkar, 2003), Vredaman (Elkar, 2005) eta Londres kartoizkoa da (Elkar, 2009). Unai Elorriagaren web orria
Juan Garzia
Legazpin jaioa 1955an. Idazle eta itzultzailea. Egun, Euskal Herriko Unibertsitateko Euskara Zerbitzuan egiten du lan, Itzulpengintza Akademikorako teknikari gisa. Haren sortzelanak hauek dira: Akaso (1987) eta Itzalen itzal (1993) ipuin liburuak eta Fadoa Coimbran eleberria (1995). Itzultzaile bezala, berriz: Bartleby izkribatzailea (1991) William Shakespeareren Soneto hautatuak ( 1995), Jorge Luis Borgesen Ipuin hautatuak (1998; Itzulpengintzako Euskadi Saria 1999an), Samuel Becketten Godoten esperoan (2001), Juan Rulforen Pedro Paramo (2001) eta abar.