- Noiz: Ekainak 10, 19:00
- Non: Euskaltzaindiako Egoitzan, Bilboko Plaza Barrian
Gabriel Arestik idatzitakoa, 1970ean, Haur besoetakoaren lehen argitalpenaren hitzaurrean:
“Liburu honen gaia izuztekoa da. Guri ere, irakurri dugunean (eta ez gara errazki iziztekoak, biziteak, gure zentzagarrai krudel honek, aski irakatsi baitauku), buruko biloak luzatu eta belaunak larritu egi baitzitzaizkigun. Gizon adineko eta nagusi baten eta hamar-hamaika urteko neskatxa baten arteko amorioen historia baita.
Nobela osoak, hasiera geldi ela baketsutik bukaera zurrunbilotsu eta ekaiztsura, ritmo arin eta bixkor bat darama, beti gorantza igaten dena, bere
memento egokietan atseden hartzen duena, dena Beethovenen sinfonia baten bezala ongi konposaturik eta konpasaturik, prezezki neurturik, jakituriaz erregelaturik. Nobela bezala, eredutzat hartzeko da.
Gaiari buruz, berriz ere, euskaldun prestu, ongi-pentsatzaile eta kristauari haun izugarri iruditiko bazaio ere, begirik miopeenak ikusi beharko du amorio horiek ez direla lizunak, haragiaren grina desordenatu eta desonestak ez duela bertan lekurik hartzen, libidoaren indarra ausente dagoela bertatik, gure erromantiko denbora zaharretan mendi.mendian Mirentxu eta Maitane baten amorioak ez zirela garbiagoak izan; funtsean sinbolo bat dela, errebeldiazko azken garrasia zoro bat, gizarte intolerante baten kontrako aldarri desesperatu bat.
Eta miranderen liburutik har dezakegun irakaskintzarik harrigarriena hau da: Obra hau, libertadeari eskaindutako kantu bat dela; gezurra badirudi ere. Munduko hippiek inposiblearen bazterretan libertade amesgarri horri dedikatutako abesti eder, gaitz eta ezin bat.
Hitz bitan esan beharko bagenu HAUR BESOETAKOA zer iruditu zaigun, honela esanen genuke dela: Ikararritasunean mamitutako edertasun inposible bat.