- Noiz: Azaroak 16, 19:00
- Non: Euskaltzaindiako Egoitzan, Bilboko Plaza Barrian
Maddi Oihenart
Zuberoan jaioa 1956an.
Abeslaria, folk musikaren arlokoa. Gaztetik kantuz hasi zen. Battitta Sobiet kantari zuberotarrarekin 1987ko Euskal Kantu Txapelketan parte hartzen du barkoxtarrak. Urte askotan kantaldietan eta ostatuetan a capella kantatzen du eta emeki emeki, beste musikari batzuekin lanean hasten da. Hala nola, Mixel Etxekopar eta Mixel Arotze zuberotarrekin bi diskoetan parte hartzen duen : Lürralde zilarra (1998) eta Arbaila (2002).
Urte batzuk beranduago, jazz arloko musikari batzuekin (Josetxo Goia-Aribe, Juantxo Zeberio, Pello Ramírez…) hiru diska kaleratzen ditu : Ilhargi min (2003), Hari biru (2007) eta Baldi (2010).
2015ean Doi (2015) izeneko diska plazaratu du.
Maddi Oihenartek, bere kantuak sortzeaz gain, idazle askoren olerkiak edo hitzak kantatzen ditu : Itxaro Borda, Jon Mirande, Josetxo Azkona, Bernardo Atxaga, Leire Bilbao, Karlos Linazasoro…
Euskal herriko kantari eta musikari askorekin kolaboratu du ere bai : Olatz Zugasti, Juan Mari Beltran, Peio Serbielle, Rafa Rueda, Patxi Zubizarreta, Haurrock taldea, Felipe Ugarte, Julie Läderach…
Gaur egun, euskal literatura garaikidea irakasten du Paueko unibertsitatean. Gauak eta hiriak eleberriarekin egin zen ezagun, bost edizio, sari bat (Beterriko liburua 1997) eta gaztelerazko itzulpena (Las relaciones imperfectas) izan baitzituen. Haren ondotik, Gure gauzak, S.A. (Ultriusque Vasconiae, 2004) eta, berriki, Fikzioaren izterrak (Susa, 2010) etorriko ziren. Azken lan honekin Kritikaren sari nazionala irabazi du.
Jabier Kaltzakorta
Markinan jaioa 1961ean. Euskal
idazlea, euskal herri-literaturako aditua eta Deustuko Unibertsitateko irakaslea da.
Deustuko Unibertsitatean egin zituen Filosofia eta Letra ikasketak. Euskal Filologian lizentziatu zen, 1984an. Euskal baladen corpuserako edizio kritikoa izeneko tesia burutu zuen, 10/10eko kalifikazioa jasota. Deustuko Unibertsitateko irakaslea da 1994az geroztik, Gizarte eta Giza Zientzien Fakultatean, eta ahozko literatura eta XVI-XIX. mendeko euskal literatura irakasten ditu, besteak beste.
1996an euskaltzain urgazle izendatua, orduz geroztik, Euskaltzaindiko Herri Literatura Batzordeko kidea da. Horrez gain, Azkue Literatur Sarien epaimahaikidea ere bada.
2013an, euskaltzain oso aukeratu zuten, Itziar Lakarekin lehian, Jose Luis Lizundiak utzitako postua betetzeko.
Gaurkoan “Kantuz” emanaldia ekarriko digute.