- Noiz: Ekainak 18, asteartea, 19:00
- Non: Bilbo Zaharra karpa, Arriaga antzokiko plaza
Ibon Sarasola
Donostian jaioa, 1946an.
Euskal idazlea, hizkuntzalaria eta euskaltzaina. Monumenta Linguae Vasconum ikerketa taldeko kide da. Hiztegigintzan nabarmendu da, hark zuzenduta egin baitira, besteak beste, Euskal Hiztegi Arauemailea, Orotariko Euskal Hiztegia, Euskara Ikaslearen Hiztegia eta Euskal Hiztegia. Koldo Mitxelenaren oinordekotzat jo izan da, harekin lan eginez lexikografian trebatu zelako, hark bezala euskara batuko lexikoa finkatzean eragin handia duelako eta hark bezala bere testuetan ironia darabilelako
Inazio Mujika Iraola
Irakasle eta filologia ikasketak egin zituen. 1993an Alberdania argitaletxea sortu zuen, Jorge Jimenez Bechekin batera. 1991-1993 bitartean, Lur argitaletxearen euskarazko hiztegi entziklopedikoaren erredakzio taldean lan egin zuen. 1994-1997 bitartean, Goenkale telesailerako elkarrizketak idazten jardun zuen. Karramarro Uhartea animaziozko film luzearen gidoilaria ere izan zen, Joxean Muñozekin elkarlanean. Filmak animaziozko film onenaren Goya Saria irabazi zuen 2002an. Bestalde, Oscar Wilderen Salome, Sylvain Saulnierren Marie ttikia eta Javier Aguirre Gandariasen Eguzkiak liburuak itzuli ditu euskarara.