- Noiz: Azaroak 12, osteguna, 19:00
- Non: Euskaltzaindiako Egoitzan, Bilboko Plaza Barrian
Ibon Egaña
Urnietan jaioa 1981ean.
Euskal Filologian lizentziatua eta Literatur Ikasketetan eta Literatura Konparatuan doktorea. Irakurzaletasinaeren sustapena eta Kultura arteko komunikazioa irakatsi ditu Lehen Hezkuntzako eta Haur Hezkuntzako Graduetan.
20 urterekin hasi zen Euskaldunon Egunkaria-n literatur kritikak idazten, eta euskal literatur kritikaren azken hiru hamarkadak aztertzen aritu da bi urte eta erdiz, lan mardul bat du argitaratuz: “Izan gabe denaz. Hogeita hamar urte euskal hedabideetako literatur kritikan.”
Horrez gain, Queer teoria eta mugimenduaren sorreraz eta jatorriez mintzatu ohi da.
2014an Izan gabe denaz argitaratu zuen.
Gaurkoan “Isiltasunarekin elkarrizketan” hitzaldiarekin dator.
Marijo Olaziregi
Donostian jaioa 1963an.
Euskal Filologian doktorea. Masterreko ikasketak egin zituen Ingalaterrako University of East-Anglia-n eta Bartzelonako Universitat Ramon Llull-en. Euskal Literaturako irakaslea EHUn. Atzerriko hainbat unibertsitatetan irakatsi du, Nevadako Unibertsitatean (Reno, EEUU) eta Konstanz-eko Unibetsitatean (Alemania), adibidez.
2003tik euskaltzaina da.
Euskal literaturaren historia eta kritika landu ditu, batik bat, eta baita Literatura Konparatua, Genero Ikasketak edo Ikasketa Kulturalak ere.
www.basqueliterature.com -en sortzaile eta zuzendaria.
Gaurko hitzaldia, “Mariasun Landaren egunkari sekretua”