Otsaileko lehen hamabostaldian, euskaltegiko beheko pasabidean, Euskal Herriko Ihauterien inguruko erakusketa duzue ikusgai, pertsonaia ezberdinak eta ohiturak ezagutzen hasteko aukera ematen diguna.
Mamoxarroak, Atorrak, Miel Oxin… eta abar…
Baina, zein da zein? Hori zeuek asmatu beharko duzue!
Irakasleek fitxa bat banatuko dizuete, pertsonaia bakoitzaren deskribapenarekin. Zuen lana, deskribapen bakoitza dagokion irudiarekin lotzea izango da!
Parte hartzen duzuenon artean, talde osoarentzako gosari edo askari goxoa zozkatuko da!
Anima zaitezte!