• Noiz: Otsailaren 14an, osteguna, 19:00
  • Non: Euskaltzaindiako areto nagusian, Bilboko Plaza Barrian

“Otto Pette, 25 urte”

 

Danele Sarriugarte

Elgoibarren jaioa 1989an.

Gipuzkoar idazle, itzultzaile eta literatura kritikaria. Itzulpengintza eta Interpretazioan lizentziatua UPV/EHUn eta Udako Euskal Unibertsitatean Pentsamendu Kritiko graduondoko ikasketak egin ditu. Horrez gain, Literatura Konparatuko masterra egin zuen UABen (Universitat Autònoma de Barcelona).

Elearazi itzulpen bloga kudeatu zuen, 2012tik 2015era bitartean.

2012an Igartza Saria irabazi zuen Mamuak izenburuko eleberri proiektua aurkeztuz, baina eleberria Erraiak (Elkar)izenburupean argitaratu zen 2014an. Eleberriari Zilarrezko Euskadi saria eman zion Gipuzkoako liburu saltzaileen gremioak, urtero Liburuaren Nazioarteko Egunaren harira eman ohi duen saria. Bikote baten harremanetan gertatzen den haustura da eleberriaren gaia; familia, gizarte, eta lagunarteko giroan kokatuta hausturak eragiten duen obsesioa deskribatzen du liburuak. Beste bigarren eleberri bat argitaratu du 2018an, Azala erre (Elkar).

Hainbat hedabiderekin kolaboratzen du (Berria, Argia, Euskadi Irratia, Hitzen Uberan), eta literatur kritika argitaratzen ditu Garan. Itzulpen-lanak ere egiten ditu, tarteka.

Oraingo honetan “Otto Pette, tresna-kutxa” hitzaldiarekin izango dugu.

Juanjo Olasagarre

Arbizun jaioa 1963an.

Donostian psikologia-ikasketak euskaraz egin zituen lehenengo promozioko ikaslea izan zen. Lizentziatu zenez geroztik euskara eta hizkuntza irakastea ditu ogibide, bigarren hezkuntzan. Euskaltegi eta barnetegietan ere jardun zuen irakasle 1980ko hamarkadan. Hainbat hedabidetan kolaboratu izan du, hala nola, Egin, Egunkaria, Berria eta Deia egunkarietan, edo Argia astekarian. 2005etik sarean argitaratzen den Volgako Batelariak literatur aldizkariko partaide da, gaurko literaturaren inguruko kritika eta artikuluak plazaratu izan ditu bertan.

Genero bat baino gehiago landu du Olasagarrek. Poesiatik ekin zion bere literatur ibilbideari, 1991n Gaupasak (Susa) bilduma plazaratuta, eta genero horri eskaini zion nagusiki bere traiektoriako lehenengo partea, Bizi puskak (Susa, 1996) eta Puskak biziz (Susa, 2000) lanak plazaratuta, nahiz eta tartean beste genero batzuetan ere sartu-irtenak egin zituen, Hegazti errariak (BBK-Euskaltzaindia, 1996) teatro-lana eta Mandelaren Afrika (Susa, 1998) kronika-liburua, kasurako. 2004an kaleratu zuen bere estreinako eleberria, Ezinezko maletak (Susa, 2004). T (Tragediaren poza) (Alberdania, 2008) izan zen bere bigarren eleberria, eta genero berekoa da orain arteko bere azken lana: Poz aldrebesa (Susa, 2017).

W. H. Auden poetaren antologia baten itzultzaile ere bada Olasagarre (Susa, 1994), eta baita Philip Larkinen poesiarena ere. Era berean, bere lehenengo eleberria gaztelaniaz, italieraz nahiz errusieraz irakur daiteke.

Gaurkoan, “otto Pette Trumpen garaietan” hitzaldia ekarriko digu.

Otto Pette 25 urte

0 Comments

Leave a reply

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*

© 2024 Bilbo Zaharra Euskaltegia | Eskubide guztiak gordeta |

Log in with your credentials

Forgot your details?