Archive for category: Ekintzak

2026-03-04 Leire Vargas, Aner Euzkitze eta Maddi Ane Txoporena: Bertso saioa

02Noiz: Martxoaren 4a, asteazkena, 19:00 Non: Euskaltzaindiako areto nagusian, Bilboko Plaza Barrian Bertso-saio literarioa Txilardegiren “Leturiaren egunkari ezkutua” liburuan oinarrituta, gaurkoan bertso-saioan izango ditugu Aner Euzkitze eta Maddi Ane Txoporena rtsolarien eskutik. Gai-jartzailea, Leire Vargas bertsolaria eta idazlea izango da.   Leire Vargas (Gai-jartzailea) Durangon jaioa, 2002an. Bizkaitar bertsolari,...

Continue reading

2026-03-05 Alaitz Aizpuru eta Pako Sudupe: Hitzaldia

Noiz: Martxoaren 5a, osteguna, 19:00 Non: Euskaltzaindiako areto nagusian, Bilboko Plaza Barrian Hitzaldia Gaurkoan, Txilardegiren “Leturiaren egunkari ezkutua” liburuaren inguruko hitzaldia izango dugu Alaitz Aizpuru eta Pako Suduperen esku.   Alaitz Aizpuru Azpeitian jaioa, 1983an. Euskal filosofoa da. Euskal Herriko Unibertsitatean lizentziatu zen. 56ko belaunaldian aditua, bereziki Joxe Azurmendiren...

Continue reading

Mikel Martinez eta Patxo Telleria – Bakarrizketak (2025/11/27)

Noiz: Azaroaren 27an, osteguna, 19:00 Non: Euskaltzaindiako areto nagusian, Bilboko Plaza Barrian “Bakarrizketak”   Mikel Martinez “Hamalau” Mikel Martinez, Lizarran jaioa 1955ean. Maskarada antzerki-talde aitzindariaren sortzaileetako bat izan zen 1980ko hamarkadan, eta errekonozimendu handia lortu zuen Kontrabaxua lana taularatuta. 2000. urtean Tartean proiektua martxan jarri zuen Patxo Telleria eta...

Continue reading

Hurrengo Bilbo Zaharra Forumeko jardunaldiak

Hiruilabete honetako Bilbo Zaharra Forumeko jardunaldiak, Bizenta Mogeli eskainiko dizkiogu, ekainaren 3an eta 4an, beti bezala Euskaltzaindiaren egoitzan. Eta honi lotuta, ekainaren 5ean Arriaga antzokian egingo dugu “Klasikoen XVIII. Irakurraldi jarraitua”, oraingo honetan Bizenta Mogelen “Ipui Onac” irakurriko dugu. Mariasun Landa “Bizenta Mogel: krisalida baten historia?” Ekainak 3, asteartea,...

Continue reading

2025-06-04 Uxue Alberdi, Miren Amuriza eta Nerea Ibarzabal: Bertso saioa

Noiz: Ekainak 4, asteazkena, 19:00 Non: Euskaltzaindiako areto nagusian, Bilboko Plaza Barrian Bertso-saio literarioa Bizenta Mogelen “Ipui Onac” liburuan oinarrituta, gaurkoan bertso-saioan izango ditugu Uxue Alberdi, Miren Amuriza eta Nerea Ibarzabal bertsolarien eskutik. Gai-jartzailea, Miren Agur Meabe eta idazlea izango da. Uxue Alberdi Elgoibarren jaioa 1984an. Euskal kazetari, bertsolari...

Continue reading

2025-06-03 Mariasun Landa “Bizenta Mogel: krisalida baten historia?”

Noiz: Ekainak 3, asteartea, 19:00 Non: Euskaltzaindiako egoitzan, Bilboko Plaza Barrian Mariasun Landa Errenterian Jaioa 1949an. Gizarte-langintza ikasketetan graduatu ondoren, Filosofia ikasketak egin zituen Parisen. Hauek amaitu ostean, 70. hamarkadan hain zuzen ere, Euskal Herrira itzuli zen euskalduntzera. Prozesu horretan bere helburuak lortzeko Zarauzko Ikastolara jo zuen. Han Anjel...

Continue reading

Hurrengo Bilbo Zaharra Forumeko jardunaldiak

Hiruilabete honetako Bilbo Zaharra Forumeko jardunaldiak, Bizenta Mogeli eskeiniko dizkiogu, euskal literaturan emakume aitzindaria izandakoa, martxoaren 5 eta 6an, beti bezala Euskaltzaindiaren egoitzan, arratsaldeko 19:00tan. Hitzaldia Yolanda Arrieta eta Josune Muñoz Martxoak 5, asteazkena, 19:00tan Euskaltzaindiako areto nagusian, Bilboko Plaza Barrian Emanaldi musikatua Itxaro Borda eta Ibon Rodriguez Martxoak...

Continue reading

2025-03-05 Yolanda Arrieta eta Josune Muñoz “Hitzaldia”

Noiz: Martxoak 5, asteazkena, 19:00 Non: Euskaltzaindiako Egoitzan, Bilboko Plaza Barrian Yolanda Arrieta Etxebarrian jaioa, 1963an. Irakasle ikasketez gain, Antzerkia eta Kultur eta Gizarte Antropologia egin ditu. Idazketa sortzailearen inguruko tailerrak gidatzeaz gain, hainbat liburu argitaratu ditu Haur eta Gazte literaturan zein helduenean. Esate baterako, Argiaren alaba 2015eko Euskadi...

Continue reading

2025-03-06 Itxaro Borda eta Ibon Rodriguez

Noiz: martxoak 6a, osteguna, 19:00 Non: Euskaltzaindiako Egoitzan, Bilboko Plaza Barrian Itxaro Borda eta Ibon Rodriguezek Bizenta Mogelen testuetan oinarritutako emanaldi musikatua eskainiko digute. Itxaro Borda Baionan jaioa 1959an. Euskal idazlea da; lanbidez postaria da Baionako Santizpirituko bulegoan eta luzaz Maulen eta Ivry-sur-Seinen (Val-de-Marne) ere egon da. Haurtzaroa Nafarroa Behereko Oragarren igaro zuen...

Continue reading

Log in with your credentials

Forgot your details?