Epea: 2015eko martxoaren 2tik 27ra
Non JASO eta ENTREGATU dokumentazio guztia
- Bilboko Udalaren Herritarren Informazio Bulegoetan
- Barrutietako udal bulegoetan
- www.bilbao.net
Diru-laguntza ESKATZEKO baldintzak
- 2000tik 2014ra bitartean (biak barne) jaiotako umeen guraso edo legezko tutorea izatea (lehenengo aldiz eskatzen bada dirulaguntza, 2008tik 2014ra )
- Bilbon erroldatuta egotea
- Euskaltegi batean ikastaroren bat hastea 2014ko uztailaren 1etik aurrera.
- Gurasoen edo tutoreen gutxienezko hasiera maila euskaltegian 2008a baino lehen jaiotako umeen kasuan:
Umearen jaiotza-urtea | Gurasoen gutxieneko hasiera maila euskaltegian |
---|---|
2000 | 12 |
2001 | 11 |
2002 | 10 |
2003 | 9 |
2004 | 8 |
2005 | 7 |
2006 | 5 € |
2007 | 3 |
- Aurreko ikasturteren batean jaso bada dirulaguntza, azken ikasturtean gainditutako azken mailari jarraitzen dion hurrengoan matrikulatu beharko da 2014-2015 ikasturtean.
Diru-laguntza JASOTZEKO baldintzak
- Gutxienez maila bat gainditzea (aurretik diruz lagunduta egon den maila bat errepikatzen bada, ezin izango da maila horri dagokion diru-laguntza berriro eskatu)
- %70eko asistentzia betetzea
- 2014ko uztailaren 1etik 2015eko ekainaren 30era arte gainditutako mailengatik eskura daiteke diru-laguntza.
Aurkeztu beharreko DOKUMENTAZIOA
- Eskabide-orria beteta (aurretik jaso behar da)
- NANaren kopia
- Familia Liburuaren fotokopia. Tutoreen kasuan, ziurtagiria.
- Euskaltegian ordaindutakoaren BANKUKO ORDAINAGIRIAK. Diru-laguntza eskatzeko epea amaitzean ikasleak ez badu ordaindu ikastaro osoa, maiatzaren 29ra arte espedienteari gehitu ahal izango dira ordainagiri berriak erregistro bidez. Honen aipamena egin beharko da eskabide-orrian.
- Aitorpena eta Baimena beteta (aurretik jaso behar da)
- Hartzekodunen fitxa beteta (aurretik jaso behar da)
AURTEN EZ DA EUSKALTEGIAN AGIRIRIK ESKATU BEHAR!!! Udalak ikasle bakoitzaren aprobetxamendua HABEri zuzenean eskatuko dio, eta ordaindutako zenbatekoa BANKUKO ORDAINAGIRIEN BIDEZ justifikatu beharko da.
Eskabidea behar bezala beteta ez badago, edo datu edo agiriren bat falta bazaio, 10 eguneko epea emango zaie hutsak zuzentzeko.
Zelan banatuko da dirua?
- Puntuazioa:
- 1. mailatik 6. maila bitartean gainditutako maila bakoitzeko: puntu 1
- 7. mailatik 12. maila bitartean gainditutako maila bakoitzeko: 1,5 puntu
- ASKO JOTA puntu bakoitzeko 200 €, guztira 1.000 € pasa barik.
- Diru-laguntza EZ DA INOIZ IZANGO, ikasleak euskaltegian ordaindutakoa baino gehiago.
Bestelako oharrak
- Gainditutako mailagatik BEHIN jasoko da diru-laguntza.
- Diru-laguntza hauek bateragarriak dira beste administazioetako laguntzekin, kontrakorik ezarrita ez badago. Diru-laguntza guztira, ezin izango da izandako kostua baino handiagoa.
- Diru-laguntzak uztaila-abuztua bitartean kobratuko dira.