• Noiz: Otsailaren 28an, asteazkena, 19:00
  • Non: Euskaltzaindiako areto nagusian, Bilboko Plaza Barrian

“Bertso-saio literarioa: Leire Vargas, Jon Maia eta Jone Uria”

“Bilbao-New York-Bilbao: Euskal literatura nazioartean” zikloaren barruan, gaurkoan bertso-saio literarioa izango dugu, Jone Uria eta Jon Maia bertsolarien eskutik. Gai-jartzailea, Leire Vargas bertsolari eta idazlea izango da. Kirmen Uriberen “Bilbao-New York-Bilbao” obrako pasarteaz baliatuta, Leire Vargasek gaiak botako dizkie Jone Uria eta Jon Maiari, eta hauek bat-bateko bertsoak egin beharko dituzte.

[/vc_column_text][/vc_column][/vc_row]

Leire Vargas (Gai-jartzailea)

Durangon jaioa, 2002an.

Bizkaitar bertsolari, idazle eta itzultzailea. 2021ean Irun Hiriko Kutxa Literatura Saria irabazi zuen poesia kategorian Dena ametsa den irudipena poesia bildumarekin.

Durangoko Kurutziaga ikastolan egin zituen lehen ikasketak. Ondoren Fray Juan de Zumarraga institutuan jarraitu zuen. Itzulpengintza eta Interpretazioa ikasketak egin ditu Euskal Herriko Unibertsitatean, Gasteizen.

Durangaldeko Bertso Eskolan ere ari da. Txikitatik da literaturazalea, DBHn zegoen garaian hasi zen jada poesia idazten eta poesiarekin batera landu izan du prosa, eta baita bertsoa ere. Durangaldeko Anboto aldizkarian zutabegile dihardu.

Oihana Arana, Haizea Arana eta Aner Euzkitzerekin batera, bertsolaritza eta antzerkia uztartzen dituen bi ikuskizunetan parte hartu du: eRRe. Aldarri bat bertsoz (2022an) eta Azken oturuntza (2023an).

 

 

Jon Maia (Bertsolaria)

Urretxun jaioa, 1972an, baina txikitatik Zumaian bizi izandakoa.

Bertsolari, abeslari eta idazlea da. Bertsolaritzan nabarmendu bada ere, azpimarratzekoa da musikaren arloan Karidadeko Benta taldearekin egindako lana. Hamaika urte zituela hasi zen Zumaiako bertso-eskolan eta  lau aldiz heldu da Bertsolari Txapelketa Nagusiaren finalera (2001ekoan laugarren eta 2009koan hirugarren sailkatu zen) eta hiru aldiz Gipuzkoakora.

Literaturan, besteak beste, Riomundo (2005), Apaizak obeto (2006) eta Berriak jaio ginen (2017) obren egilea da. Kantu bat gara (2021) eta Kantu berri bat gara (2023) liburu-disko-ikuskizunaren sortzailea da.

 

Jone Uria (Bertsolaria)

Algortan jaioa, 1990ean.

Bertsolaria eta matematikaria.

Zazpitan iritsi da Bizkaiko Txapelketa Nagusiaren finalera eta horietako bitan txapeldunordea izan da (2021ean eta 2023an).

EHUko irakaslea da, eta denbora luzez Berria egunkariko kolaboratzailea izan da. Bertako Arkupean iritzi-atalean, kontzeptu matematikoen bidez jorratu zituen aktualitateko gaiak.

0 Comments

Leave a reply

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*

© 2024 Bilbo Zaharra Euskaltegia | Eskubide guztiak gordeta |

Log in with your credentials

Forgot your details?