Noiz: Martxoaren 4, asteazkena, 19:00
Non: Euskaltzaindiako egoitzan, Bilboko Plaza Barrian
Bernardo Atxaga
Asteasun jaioa 1951an.
Euskal idazlea. Bereziki, 1988 urtean plazaratu zuen Obabakoak ipuin-blduma izan zen ospea eman zion lana, hainbat hizkuntzatara itzulua izan dena. Literatur genero guztiak jorratu ditu. Saririk garrantzitsuenak (Espainiako Nazionala, Euskadi saria,…) irabazi dituen idazlea. Haren liburuak hizkuntza askotara itzuli dituzte. Poesiaren alorrean ere lan inportanteak eman ditu argitara: Etiopia (1978), esate baterako. 2007 urtetik euskaltzain osoa da.
Egun honetako gaia, “Itzulpena kristalezko zubi bat da”. Berak esana da: “Oraingo egoera erokeria da. Itzulpenarena estatu auzi bat
da. Aparteko kontselaritza bat behar luke, eta behar bezala antolatzeko plan orokor bat. Eta azpigai bat litzateke nora bideratuko ditugun itzulpenaren indarrak”.
Haur-ipuin askoren egile. Lehenengo etapan, esaterako, Nikolasaren abentural eta kalenturak, Ramontxu detektibea eta Chuck Aranberri dentista baten etxean. Bigarrenean, berriz, Euskadi Literatira Saria idabazi zuen Xola eta Basurdeak liburuarekin eta Bambuloren saila hase zen argitaratzen.
Mikel Valverde
Gasteizen jaioa 1966an.
Idazlea eta ilustratzailea.
Arte Ederrak ikasi zituen Euskal Herriko Unibertsitatean. Ikasi bitartean bitartean, bere lehen komikiak argitaratu zituen.
1995ean hasi zuen Haur eta Gazte Literaturako ilustratzaile-lana, eta harrezkero ez da gelditu. Literatur ilustratua ezagutu zuenean, hor jakin zuen hori zela gehien gogoko zuena.
Hainbat idazleren testuak ilustratu ondoren, bere istorio propioak idazten hasi zen. Hortik aurrera hamar liburu baino gehiago argitaratu ditu, idazle eta ilustratzaile lanak aldi berean eginez.
Gauzak kontatzea da gustatzen zaiona batez ere, eta bere irudietako pertsonaien espresibitatearen bidez egiten du. Bere testuetan normalean, abentura, barrea eta sorpresarentzako lekua dago.
Argitaletze espainiar hoberenekin argitaratu du, eta haren lana nabarmena da hainbat bilduma ospetsutan, hala nola Atxabaren Xola eta Banbulorenetan.