Deskontuak

Bilbo Zaharra euskaltegiko ikaslea izateagatik, honako deskontuak dauzkazu eskuragarri.

2024ko udako ikastaroen kasuan, 2023-2024 ikasturtean urritik ekainerako kurtsoetan matrikulatuta egon izanagatik, %10eko deskontua izango duzu.

2023-2024 ikasturtean matrikulatuta egon bazara, etxean jasoko duzun kupoia aurkeztuta %5eko deskontua izango duzu datorren 2024-2025 ikasturtean, beti ere matrikula irailaren 30a baino lehen egin eta ikastaroa 2024ko urrian hasten bazara.

Diru-laguntzak

Gobernu erakunde desberdinek euskara ikasteko diru-laguntzak ematen dituzte. Hemen horietako batzuk:

HABE: Euskaltegietako ikasleentzako diru-laguntzak

  • HABEk homologatutako euskaltegi edo autoikaskuntzarako zentro batean matrikulatuta egotea .
  • HABEren edo baliokidea den mailaren bat lortzea, edo
  • A1, A2.2, B1.2 edo B2.2 mailaren ebaluazio proba gainditzea euskaltegian edo autoikaskuntzarako zentroan.
  • Bi epealdi egongo dira:
    • Lehenengo txanda: ekainaren 3tik abuztuaren 6ra arte. 2023ko uztailaren 1etik 2024ko uztailaren 31 bitartean maila gainditu edota maila egiaztatu duten ikasleek.
    • Bigarren txanda: irailaren 5etik azaroaren 4ra arte. 2024ko abuztuaren 1etik urriaren 31ra bitartean maila gainditu edota maila egiaztatu duten ikasleek, edo, lehen txandan eskaera egiteko aukera zutenek eta egin ez dutenek, betiere, 2023ko uztailaren 1etik 2024ko uztailaren 31ra bitartean gainditu edota egiaztatu badute maila.
  • HABEren webgunean aurrerago argitara emango den Ebazpenak finkatuko dira dirulaguntza hauek eskuratu ahal izateko baldintzak, kopuruak, epeak eta jarraibideak.

Informazio gehiago hemen.

 

Bilboko Udaleko Euskara ikasteko dirulaguntzak

Helburua da euskararen erabilera sustatzea eta normalizatzea Bilbon, Euskara Sustatzeko Ekintza Planaren ardatz estrategikoei jarraituta: euskararen jabekuntza, erabilera eta kalitatea.

Onuradunak:

1)       16 urte beteta edukitzea, deialdi hau argitaratzen den eguna baino lehen.

2)       Bilbon erroldatuta egotea, gutxienez, 2023ko ekainaren 1etik eta dirulaguntzak emateko prozesu osoan zehar, betebeharra onartzean eta ordaintzean ere bai, inolako etenik gabe.

3)       Euskara-ikasketak egin izana 2023-2024 ikasturtean HABEk homologatutako euskaltegietan.

Eskatzeko epea: maiatza inguru.

Bilboko Udalaren webgunean aurrerago argitara emango den Ebazpenak finkatuko dira dirulaguntza hauek eskuratu ahal izateko baldintzak, kopuruak, epeak eta jarraibideak.

Informazio gehiago hemen.

 

LANBIDE-HABEren arteko hitzarmena

Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuan izena emanda dauden langabeek eta landunek, baldin eta Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak diruz lagundutako edo baimendutako profesionaltasun-ziurtagiriak lortzeko prestakuntza-ekintzak (unitate, modulu, ziurtagiri osoa) egiten ari badira, edota, azken 4-5 urteetan egin badituzte.

Urrian hasitako ikastaroetarako, aurrez aurreko metodologian, eta gehienez 350 orduko iraupena gehienez.

Eskatzeko epea: iraila

Informazio gehiago hemen.

 

Bizkaiko udal askok diru-laguntzak eskaintzen dituzte euskara ikasteagatik. Hurbildu zaitez zeure herriko udaletxera eta eskatu informazioa.

 

Administrazioko langilea bazara (Osakidetza, Eusko Jaurlaritza, Hezkuntza, Foru Aldundia…), eska ezazu informazioa zure lantokiko Euskara edo Giza Baliabide Saielan; bertan azalduko dizkizute euskara ikasteko diru-laguntzak eskatzeko baldintza guztiak.

© 2024 Bilbo Zaharra Euskaltegia | Eskubide guztiak gordeta |

Log in with your credentials

Forgot your details?