Urtero bezala, aurten ere Bilbo Zaharra euskaltegikook ohitura zaharrak berritzera atera gara. Alde Zaharreko kaleetan eta Plaza Berrian Agate Deuna eguneko koplak abestu ditugu, aurretik euskaltegiko erabilera anitzeko gelan entsegu batzuk egin ondoren. Giro bikainean eta lagunartean hainbat saio egin genituen.
Mila esker guztioi!











