Dirulaguntzak

Deskontuak

Bilbo Zaharra euskaltegiko ikaslea izateagatik, honako deskontuak dauzkazu eskuragarri.

2025eko udako ikastaroen kasuan, 2024-2025 ikasturtean urritik ekainerako kurtsoetan matrikulatuta egon izanagatik, %10eko deskontua izango duzu.

2024-2025 ikasturtean matrikulatuta egon bazara, etxean jasoko duzun kupoia aurkeztuta %5eko deskontua izango duzu datorren 2025-2026 ikasturtean, beti ere matrikula irailaren 30a baino lehen egin eta ikastaroa 2025ko urrian hasten bazara.

Dirulaguntzak

Gobernu erakunde desberdinek euskara ikasteko diru-laguntzak ematen dituzte. Hemen horietako batzuk:

HABE

HABE: Euskaltegietako ikasleentzako diru-laguntzak

  • HABEk homologatutako euskaltegi edo autoikaskuntzarako zentro batean matrikulatuta egotea .
  • HABEren edo baliokidea den mailaren bat lortzea, edo
  • A1, A2.2, B1.2 edo B2.2 mailaren ebaluazio proba gainditzea euskaltegian edo autoikaskuntzarako zentroan.
    • Ekainaren hasieratik abuztuaren hasierara bitartean: uztailaren 21a baino lehen maila gainditu edo tituloa lortu dutenentzat.
    • Irailaren hasieratik azaroaren hasierara bitartean: irailaren 30a baino lehen maila gainditu edo tituloa lortu dutenentzat. Bi epealdi egongo dira.

Jasoko den dirulaguntza asko jota, eta beti ere euskaltegian ordaindutakoa pasa gabe:

  • A1: 600,00 €
  • A2: 800,00 €
  • B1: 900,00 €
  • B2: 1.000,00 €
  • C1: 150,00 €. (C1 18-30 urte bitarteakoak: 700,00 €)
  • C2: 100,00 €

Bilboko Udaleko Euskara ikasteko dirulaguntzak

Helburua da euskararen erabilera sustatzea eta normalizatzea Bilbon, Euskara Sustatzeko Ekintza Planaren ardatz estrategikoei jarraituta: euskararen jabekuntza, erabilera eta kalitatea.

Onuradunak:

  • 16 urte beteta edukitzea, deialdi hau argitaratzen den eguna baino lehen.
  • Bilbon erroldatuta egotea, gutxienez, 2024ko ekainaren 1etik eta dirulaguntzak emateko prozesu osoan zehar, betebeharra onartzean eta ordaintzean ere bai, inolako etenik gabe.
  • Euskara-ikasketak egin izana 2024-2025 ikasturtean HABEk homologatutako euskaltegietan.

Eskatzeko epea: maiatza inguru.

Bilboko Udalaren webgunean aurrerago argitara emango den Ebazpenak finkatuko dira dirulaguntza hauek eskuratu ahal izateko baldintzak, kopuruak, epeak eta jarraibideak.

Informazio gehiago.

LANBIDE-HABEren arteko hitzarmena

Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuan izena emanda dauden langabeek eta landunek, baldin eta Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak diruz lagundutako edo baimendutako profesionaltasun-ziurtagiriak lortzeko prestakuntza-ekintzak (unitate, modulu, ziurtagiri osoa) egiten ari badira, edota, azken 4-5 urteetan egin badituzte.

Urrian hasitako ikastaroetarako, aurrez aurreko metodologian, eta gehienez 350 orduko iraupena gehienez.

Eskatzeko epea: iraila

Informazio gehiago.

Bizkaiko udalak

Bizkaiko udal askok diru-laguntzak eskaintzen dituzte euskara ikasteagatik. Hurbildu zaitez zeure herriko udaletxera eta eskatu informazioa.

Administrazioko langileak

Administrazioko langilea bazara (Osakidetza, Eusko Jaurlaritza, Hezkuntza, Foru Aldundia…), eska ezazu informazioa zure lantokiko Euskara edo Giza Baliabide Saielan; bertan azalduko dizkizute euskara ikasteko diru-laguntzak eskatzeko baldintza guztiak.

Log in with your credentials

Forgot your details?