Bilbon pazko asteko barnetegia

  • Noiz: Apirilaren 14tik 18ra
  • Non: Bilbo Zaharra Euskaltegian

(Gutxieneko ikasle kopurua 9)

Aste santurako plan barik zabiltza? Azterketei begira indarberritu nahian? Ikasturtean ikasitakoa praktikatuz sendotu nahiko zenuke? Zure euskara hobetu nahi duzu?
Gure PAZKO ASTEKO barnetegietan daukazu aukera paregabea!

Mintzamena landu edota azterketak (B2, C1, EGA, Osakidetza) prestatu ahal izango dituzu. Bilbo Zaharra euskaltegian eguneko barnetegia. Hiru idazlan egingo dira. Eskola orduetan mintzamen ariketa gidatuak egingo dira, eskola orduetatik kanpo mintzamen librea.

Egitaraua:

  • Goizez
    • 08:30 – 11:00 Klase
    • 11:00 – 11:30 Atsedenaldia
    • 11:30 – 14:00 Klase
    • Bazkaria: 14:00 – 15:30
  • Arratsaldez
    • 15:30 – 17:30 Klase

Guztira: 35 ordu klase
Bazkaria: Alde Zaharreko jatetxeren batean (eskaera berezirik edukiz gero, alergiak eta abar, jakinarazi matrikula egiterakoan)
Prezioa: 250,00 €

Informazio gehiago: 944158292

Izena emateko, euskaltegiko bulegoetan edo HEMEN

Log in with your credentials

Forgot your details?