Markos Zapiain eta Joseba Sarrionandia “Solasaldia” (2026/06/03)

  • Noiz: Ekainaren 3an, asteazkena, 19:00
  • Non: Euskaltzaindiako areto nagusian, Bilboko Plaza Barrian

Markos Zapiain

Irunen jaioa 1963an.

Filologian lizentziatua eta filosofian doktorea da, Denbora eta egia: Kojèveren gogoeta tesierekin.

Errenterian, Mutrikun eta Bergaran eskolak eman zituen. Bermeon eta Bilbon bizi da eta Botikazar BHI institutuan filosofia klaseak ematen ditu. Joxan Elosegirekin batera Enbolike saiakera bilduma sortu zuen.

Euskal hedabideetan maiz idatzi eta parte hartu izan du eta hitzaldi ugari emandakoa da. Blog pertsonal batean ere argitaratzen ditu bere artikuluak, Eibar.org elkartearen komunitatean.

Joxe Azurmendiren, Ramon Saizarbitoriaren eta Txillardegiren lanak aztertu ditu. Azken horri buruz, bi saiakera publikatu ditu: Txillardegi eta ziminoa (2007) eta Txillardegi hizkuntzalari (2024). Lan horrek Euskadi Saria jaso zuen 2025ean.

Joseba Sarrionandia

Iurretan jaioa 1958an.

Olerki eta narrazio laburren hainbat liburu idatzi ditu, baita eleberri batzuk ere. Euskal literaturako lan handienetako batzue egilea da, beste askoren artean: Ni ez naiz hemengoa (1985), Hitzen ondoeza (1997), Lagun izoztua (2001), Moroak gara behelaino artean? (2010) eta Narrazio guztiak (2011).

1985ean kartzelatik ihes egin zuen, eta ordutik aurrera 31 urtez ezkutuan bizi izan zen. Erbestetik idazten eta zabaltzen zituen bere lanak, izenik gabeko ezlekuetatik.

2016ko azaroaren hasieran, Etxepare Euskal Institutuak Habanako Unibertsitatean (Kuba) euskal irakurle izendatu zuen Sarrionandia, eta orduantxe jakin zen Habanan bizi izan zela urte batzuetan.

 

Log in with your credentials

Forgot your details?