Mikel Martinez eta Patxo Telleria – Bakarrizketak (2025/11/27)

  • Noiz: Azaroaren 27an, osteguna, 19:00
  • Non: Euskaltzaindiako areto nagusian, Bilboko Plaza Barrian

“Bakarrizketak”

 

Mikel Martinez “Hamalau”

Mikel Martinez, Lizarran jaioa 1955ean.

Maskarada antzerki-talde aitzindariaren sortzaileetako bat izan zen 1980ko hamarkadan, eta errekonozimendu handia lortu zuen Kontrabaxua lana taularatuta. 2000. urtean Tartean proiektua martxan jarri zuen Patxo Telleria eta Jokin Oregirekin, eta ordutik hamaika lan taularatu ditu, besteak beste, Euskara sencilloaren manifestua, Tabernaria, Ez dok hiru eta Kortxoaren dilema.

Gaurkoan Lutxo Egiak idatzitako “Hamalau” bakarrizteka antzeztuko digu Mikelek, 2022an Café Bar Bilbao saria irabazitakoa.

 

 

Patxo Telleria “Txizatoki bat eszenatokian”

Patxo Telleria, Bilbon jaioa 1960an.

Euskal gidoilari eta aktorea da. Hainbat proiektutan parte hartu du: lehendabizi Maskadaran, ondoren Txirenen eta 2000. urteaz geroztik Tartean antzerki-taldean. Bere ibilbide profesional oparoan, dozena bat obra idatzi eta berrogeita hamar baino gehiago antzeztu ditu. Horien artean daude: Lingua nabajorum (MAX eta Donostia sariak), Pankreas, Alderray edo Ai, gure juaneteak.

Gaurkoan berak idatzi eta antzeztutako “Txizatoki bat eszenatokian” bakarrizketa ekarriko digu, LautanHiru jaialdian estreinatu zena 2023an.

Log in with your credentials

Forgot your details?