- Noiz: Ekainak 4, asteartea, 19:00
- Non: Euskaltzaindiako Egoitzan, Bilboko Plaza Barrian
Marijo Olaziregi
Donostian jaioa 1963an.
Euskal Filologian doktorea, Euskal Literaturako katedraduna eta irakaslea da EHUn. Masterreko ikasketak egin zituen Ingalaterrako University of East-Anglia-n eta Bartzelonako Universitat Ramon Llull-en.. Atzerriko hainbat unibertsitatetan irakatsi du, Nevadako Unibertsitatean (Reno, EEUU), New Yorken eta Konstanz-eko Unibetsitatean (Alemania), adibidez.
2003tik euskaltzaina da.
Euskal literaturaren historia eta kritika landu ditu, batik bat, eta baita Literatura Konparatua, Genero Ikasketak edo Ikasketa Kulturalak ere.
www.basqueliterature.com -en sortzaile eta zuzendaria.
Euskal idazle askoren lanak aztertu ditu eta editore-lanak egin zituen “Kirmen Uribe, Bizitza, Fikzioa” (EHU, 2021) argitalpenean. Azken bi urteetan liburu hori gaztelaniara (2022) eta ingelesera itzuli da (2023).
Gaurko hitzaldia, “Memoria historikoa Kirmen Uriberen lanetan: iragana berridatzi etorkizuna eraikitzeko” izenburua du.
Miren Ibarluzea
Mungian jaioa, 1984an.
Euskal Ikasketak saileko irakaslea da EHUn. Bordeleko eta Sorbonako unibertsitateetako ere jardun du irakasle-lanetan. 2018an euskarazko doktoretesi onenari ematen zaion Koldo Mitxelena saria jaso zuen. “Kirmen Uribe, Bizitza, Fikzioa” (EHU, 2021) liburuan parte hartu zuen, “Kirmen Uribe eta itzulpena: bidaia amaigabea” kapitulua idatzita.
Gaurkoan “Uriberen bueltan itzuli-mitzulika” hitzaldiarekin dator.