• Noiz: Otsailaren 29an, osteguna, 19:00
  • Non: Euskaltzaindiako areto nagusian, Bilboko Plaza Barrian

“Mahaingurua: Leire Vargas, Joseba Sarrionandia eta Alaine Agirre”

“Bilbao-New York-Bilbao: Euskal literatura nazioartean” zikloaren barruan, gaurkoan mahainguru bat izango dugu, Leire Vargas, KAtixa Agirre eta Alaine Agirre idazleekin.

 

Leire Vargas (Hizlaria)

Durangon jaioa, 2002an.

Bizkaitar bertsolari, idazle eta itzultzailea. 2021ean Irun Hiriko Kutxa Literatura Saria irabazi zuen poesia kategorian Dena ametsa den irudipena poesia bildumarekin.

Durangoko Kurutziaga ikastolan egin zituen lehen ikasketak. Ondoren Fray Juan de Zumarraga institutuan jarraitu zuen. Itzulpengintza eta Interpretazioa ikasketak egin ditu Euskal Herriko Unibertsitatean, Gasteizen.

Durangaldeko Bertso Eskolan ere ari da. Txikitatik da literaturazalea, DBHn zegoen garaian hasi zen jada poesia idazten eta poesiarekin batera landu izan du prosa, eta baita bertsoa ere. Durangaldeko Anboto aldizkarian zutabegile dihardu.

Oihana Arana, Haizea Arana eta Aner Euzkitzerekin batera, bertsolaritza eta antzerkia uztartzen dituen bi ikuskizunetan parte hartu du: eRRe. Aldarri bat bertsoz (2022an) eta Azken oturuntza (2023an).

 

 

Joseba Sarrionandia (Hizlaria)

Iurretan jaioa 1958an.

Olerki eta narrazio laburren hainbat liburu idatzi ditu, baita eleberri batzuk ere. 1985ean kartzelatik ihes egin zuen, eta ordutik aurrera 31 urtez ezkutuan bizi izan zen. Erbestetik idazten eta zabaltzen zituen bere lanak, izenik gabeko ezlekuetatik.

2016ko azaroaren hasieran, Etxepare Euskal Institutuak Habanako Unibertsitatean (Kuba) euskal irakurle izendatu zuen Sarrionandia, eta orduantxe jakin zen Habanan bizi izan zela urte batzuetan.

 

Alaine Agirre (Hizlaria)

Bermeon jaioa, 1990ean.

Euskal idazlea. Hainbat nobela idatzi ditu, eta sari ugari jaso. Besteak beste, Odol mamituak (Zazpi Kale saria), X hil da (Zilarrezko Euskadi saria), Bi aldiz erditu zinen nitaz, ama (Joseba Jaka saria), Kamisoi zuri zetazkoa (Eusko Jaurlaritzaren literatura sorkuntzako beka) eta Karena (Irun Hiria saria).

Bere lanak hainbat hizkuntzatara itzuli dituzte: gaztelaniara, katalanera, galegora, ingelesera, danierara eta koreerara.

0 Comments

Leave a reply

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*

© 2024 Bilbo Zaharra Euskaltegia | Eskubide guztiak gordeta |

Log in with your credentials

Forgot your details?