- Noiz: Ekainaren 3an, astelehena, 19:00
- Non: Euskaltzaindiako areto nagusian, Bilboko Plaza Barrian
“Otto Pette, 25 urte”
Pako Aristi
Urrestillan jaioa 1963an.
Euskal idazle eta kazetaria da. Betharran ordenako fraideekin egin zituen bere lehen ikasketak eta ondoren EHUn, Leioan, Kazetaritzan lizentziatu zen .
Komunikabideetan kolaboratzen du, aldizkari eta egunkari ezberdinetan irakurri ahal ditugu bere elkarrizketak, erreportaiak, artikuluak eta iritziak, (La Voz, Egin, Liberación, Euskadi Irratia, Herri Irratian…). EiTBko gidoilaria ere izan da.
Idazle ugaria, 1985ean lehenengo eleberria argitaratu zuen Kcappo (tempo di tremolo) izenburuarekin eta ordudanik idazlan zerrenda luzea kaleratu du. Dagoeneko hogei liburutik gora argitaratu ditu, ia genero guztiak landu ditu, saiakera, nobelagintza, ipuingintza, haur literatura eta poesia landuz.
Azken urteetan, Mikel Markez kantariarekin batera Tribuaren hitz galduak izeneko ikuskizuna eskaini izan du hamaika bazterretan.
Rikardo Arregi saria irabazi du bi urtetan jarraian (1992 eta 1993an). 2008an Toribio Altzaga antzerkiko Euskaltzaindiaren eta BBKren Literatur Sariaren irabazlea izan zen, Josu Dukatiren proposamena lanarekin.
Gaurkoan, “Otto Pette ene bihotz-begietan” hitzaldia eskainiko digu.
Jon Alonso
Iruñean jaioa, 19858an.
Euskal idazle eta itzultzailea. Biologia ikasketak egin zituen EHUn. Euskara irakaslea izandakoa, orain Nafarroako Unibertsitate Publikoan itzultzaile lanetan dihardu. Hainbat komunikabidetan lankide da. Euskadi Irratiko Sormenari leiho saioan ere aritu da, baita hainbat mintegi eta lantegitan ere.
Idazle lanetan, nobelak eta saiakerak idatzi ditu, gehienbat, baina bere lehengo urratsak Iruñeko Korrok literatur aldizkarian egin zituen. 1995ean argitaratu zuen lehen nobela. 1997an Joseba Jaka I. Literatura Beka eskuratu zuen, Camembert helburu eleberri-saiakera idazteko, Alonsoren pertsonai ezagunenenari bizitza emanez, Enekoitz Ramirez “Lanbas” antiheroia. 2007an, Argia aldizkarian idatzi zuen «Euskadi Sariak» artikulua, hainbat idazle eta itzultzailek Utikan Euskadi Sariak agiria sinatzeko pizgarria bihurtu zen.
Itzulpengintzan ere aritua da; berak euskaratu zuen Jose Samaragoren Lisboako setioaren historia edo eta Julio Cortazarren zenbait ipuin
1995ean Mikel Zarate saria jaso zuen Idiaren eraman handia saiakeragatik. 2001ean, aurreneko Juan Zelaia saria irabazi zuen Agur, Darwin (eta beste arkeologia batzuk) lanarekin. 2007an ere Erretzaileen eremua puin liburuagatik Espainiako Kritika Saria eman zioten.
Gaurkoan, “Metafora zen erresuma haren izena” hitzaldiarekin dator.