2026-03-04 Leire Vargas, Aner Euzkitze eta Maddi Ane Txoporena: Bertso saioa

  • 02Noiz: Martxoaren 4a, asteazkena, 19:00
  • Non: Euskaltzaindiako areto nagusian, Bilboko Plaza Barrian

Bertso-saio literarioa

Txilardegiren “Leturiaren egunkari ezkutua” liburuan oinarrituta, gaurkoan bertso-saioan izango ditugu Aner Euzkitze eta Maddi Ane Txoporena rtsolarien eskutik. Gai-jartzailea, Leire Vargas bertsolaria eta idazlea izango da.

 

Leire Vargas (Gai-jartzailea)

Durangon jaioa, 2002an.

Bizkaitar bertsolari, idazle eta itzultzailea. 2021ean Irun Hiriko Kutxa Literatura Saria irabazi zuen poesia kategorian Dena ametsa den irudipena poesia bildumarekin.

Durangoko Kurutziaga ikastolan egin zituen lehen ikasketak. Ondoren Fray Juan de Zumarraga institutuan jarraitu zuen. Itzulpengintza eta Interpretazioa ikasketak egin ditu Euskal Herriko Unibertsitatean, Gasteizen.

Durangaldeko Bertso Eskolan ere ari da. Txikitatik da literaturazalea, DBHn zegoen garaian hasi zen jada poesia idazten eta poesiarekin batera landu izan du prosa, eta baita bertsoa ere. Durangaldeko Anboto aldizkarian zutabegile dihardu.

Oihana Arana, Haizea Arana eta Aner Euzkitzerekin batera, bertsolaritza eta antzerkia uztartzen dituen bi ikuskizunetan parte hartu du: eRRe. Aldarri bat bertsoz (2022an) eta Azken oturuntza (2023an).

 

 

Aner Euzkitze

 

Zarautzen jaioa, 2002an.

Aner Peritz Manterola -Euzkitze goitizenez- euskal bertsolari eta idazlea da.

2018 eta 2019an Gipuzkoako eta Euskal Herriko eskolarteko txapelketatan txapeldunordea izan zen. 2020an Gipuzkoakoa irabazi zuen. Bertsolari gazteentzako hainbat saritan hartu du parte eta Xenpelar eta Lizardi sariak irabazi ditu.

2022an, eRRe ikuskizunean hartu zuen parte, Oihana Aranarekin, Haizea Aranarekin eta Leire Vargasekin batera. Bertsolari gazteek sorturiko ikuskizuna izan zen, eta Edurne Azkarate zen zuzendaria.

2023an, Azken oturuntza ikuskizun “hibridoa” aurkeztu zuen, Haizea Aranarekin, Oihana Aranarekin eta Leire Vargasekin batera.

2022ko Bertsolari Txapelketa Nagusiaren harira, Argiako Berezkoa Ta Naturala podcasta hasi zuen, Haizea Aranarekin, Oihana Aranarekin eta Leire Vargasekin batera. 2023an, podcasta berrartu zuen laukoteak, Señora Sariketaren jarraipena egiteko. 2024an “bertsoa albo batera utzita” azaldu ziren aurkezleak, astero kulturgile gonbidatu batekin eta kolaboratzaile berriekin.

2024an, lehen aldiz parte hartu zuen Gipuzkoako Bertsolari Txapelketan. Udaberrian sailkapen fasea jokatuta, udazkeneko fasera igaro zen. Finaleraino iristea lortu eta bosgarren postua eskuratu zuen zarauztarrak Illunben. Txapelketan zehar sareetan zeresana eman zuten bertsoak utzi zituen Peritzek. Oihartzun handia izan zuen Zarauzko final-aurrekoan Aner Euzkitzek kantatutako hasierako agurrak. TikToken milioika bistaratze izan zituen, eta Euskal Autonomia Erkidegoko ETB 2ko nahiz Espainiako Erresumako Telecincoko gaztelaniazko albistegietan agertu zen; jendeak eskola jazarpenaren aurkako bertsotzat hartu zuen, nahiz eta ez zen hori Anerrek zuen asmoa.

 

Maddi Ane Txoperena

 

Hendaian jaioa, 1994an.

Euskal kazetaria, bertsolaria, eleberrigilea eta ekintzaile feminista da.

Gasteizen Euskal Ikasketak hasi eta urte batera utzirik, hainbat hedabidetan aritu da lanean: Berria egunkariaren Baionako delegazioan eta Topatu.eus Euskal Herriko gazte komunikazioko proiektuan, kazetari gisa; eta Berriako Larrepetit iritzi sailean, zutabegile. Egun, Gizarte Antropologiako ikasketak bukatzen ari da Donostian, EHU Euskal Herriko Unibertsitatean, eta Berriako kazetaria da, Euskal Herria sailean.

Bertsolaria ere bada: 8 urte ingururekin hasi zen Hendaiako bertso eskolan, bere ahizpa Kristine Txoperena han zebilela-eta animatuta. Bortzirietako bertso eskola partaidea da.

Euskal Herriko eskolarteko txapela jantzi zuen 2011n, eta hainbat gazte sariketatan parte hartu du. 2012an Xilaba bertsolari txapelketan parte hartu zuen. 2020ko urrian Xilabako hirugarren kanporaketan02 nagusitu zen, finalista izan zen 2021eta 2025eko txapelketako garaile atera zen.

Gazteluma sariari esker, 2020an Ene baitan bizi da nobela laburra idatzi zuen eta, urte berean, Igartza saria irabazi zuen Ez erran inori izeneko nobelarekin.

 

Log in with your credentials

Forgot your details?