2. pista: Juanita aktore afizionatua

Urte haietan, Juana gazteak bere jarduera intelektualari ekin zion, baina erakutsi zuen Iruñeko jatorria ez zuela ahaztu: Bilboko Nafar Ateneoarekin kolaboratu zuen, Nafarroako Etxeko bileretara joan zen eta Ropero Navarro izenekoan parte hartu zuen. Azken horrek haurrentzako jaialdiak eta kultur jarduerak antolatzen zituen egun seinalatuetan, bereziki San Ferminetan.

Ateneo Navarron aktore afizionatu gisa debutatu zuen El Conflicto de Mercedes izeneko antzezlanean. Komedia hori Pedro Muñoz Secak idatzi zuen 1922an eta Rufo Gómez Bayonak zuzendu zuen 1929an.

Non dago Nafarroako Etxea?

Hurrengo wordleren emaitzekin topatuko duzue kokalekua… (bidali pantaila kaptura edo kapturak)

Log in with your credentials

Forgot your details?