Egun atsegina pasa nahi baduzu giro euskaldunean, lagunarteko giroaz disfrutatzeko, apunta zaitez BERBALDUN TALDEAk antolatzen duen hurrengo txangora!!!
Azaroaren 9an, igandea. Gernikako juntetxea bisitatzera. Txangoaren gutxi gorabeherako egitaraua: Trenez Gernikara, bertan kafea-edo hartu, Gernikako jutnetxera bisita gidatua, Gernikatik paseotxoa eman, bazkaldu (norberak bere bokata eraman), bazkalondoa solasean tabernaren batean, eta etxera. Sarrera eta bidaia euskaltegiaren kontura.
Irteera: Goizeko 09:15ean, Atxuriko Euskotreneko geltokian. Puntualak izan, mesedez!
Itzulera: Bilbo, arratsaldeko 17:00ak aldera.