Egun atsegina pasa nahi baduzu giro euskaldunean, lagunarteko giroaz disfrutatzeko, apunta zaitez BERBALDUN TALDEAk antolatzen duen hurrengo txangora!!!
Maiatzaren 10ean, igandea. Arrazolako “Bide berdea”tik ibilalditxoa. Txangoaren gutxi gora beherako egitaraua: Autobusez Atxondora, kafetxo bat hartu, herria ikusi eta bideari ekin, Arrazolan bazkaldu (norberak bere bokata eraman), inguruaz gozatu eta atzera berriro Atxondora. Itzuliko autobusa 16:10ean hartu. Bidaia euskaltegiaren kontura.
Irteera: Goizeko 09:40ean, Termibus geltokian. Puntualak izan, mesedez!
Izena emateko azken eguna: MAIATZAK 7, osteguna!!