• Noiz: Ekainaren 4an, asteartea, 19:00
  • Non: Euskaltzaindiako areto nagusian, Bilboko Plaza Barrian

“Otto Pette, 25 urte”

 

Tere Irastortza

Zaldibian jaioa, 1961ean.

Euskal idazlea da.Gaur egun Olaberrian bizi da.

Euskal Filologia eta Hispaniar Filologia ikasketak egin ondoren, emakumeari buruzko literaturan, semantikan eta ideologian interesa agertu zuen.

1990eko hamarkadako erdialdean, hasi zen Bergarako UNEDeko Ikastetxe Elkartuan lanean. Beasaingo Andramendi Ikastolako zuzendaria da 1996tik. 2001etik 2006ra bitartean, Euskal Idazleen Elkartearen presidentea izan zen. 2003an sortu zenetik, Bergarako Idazle Eskolako sortzailea, irakaslea eta zuzendaria da. Euskal Pen Klubaren sortzaileetarikoa da, 2004an.

Literatura arloko honako webguneen sortzean ere parte hartu du: www.idazten.com eta www.iztueta.com

Obra poetiko oso oparoa osatu du harrezkero, estilo desberdinetakoa. Koldo Izagirreren iritzian: “Haragitasunetik datorren hegaldia da Tere Irastortzarena, hizkerarik arduratuena eta aldi berean hunkigarriena duen poesia”. Bere lehen obra 1980an argitaratu zuen Gabeciak poesia liburua. Bere poemak, hainbat antologiatan bildurik, italierara, gaztelerara, frantsesera, ingelerara, katalanerara eta gailegora itzuliak izan dira.

Itzulpengintza ere jorratzen du, Marià Manent eta Edmon Jabés katalanetik, Marina Tsvetaieva frantsesetik, idazleak euskaratuz.

Liburuak argitaratzeaz gain, hainbat eta hainbat ekimenetan hartu du parte. Aldizkari ugarien sortzaile izan da: Susa, Kandela, Goierritarra eta Kalegats. Urte askoan Argian, Nabarran eta Mugalarin idatzi ditu artikulu eta zutabeak. Maiatz, Ttu-Ttua, Administrazio  Euskaraz, Egan, Karmel Hegats eta Jakinen ere argitaratu izan ditu saio laburrak. Euskadi Irratiko Klasikoen Giltzak musika saioaren idazketa ere bost urtez zuzendu zuen.

1980an Kritika Saria euskarazko poesiari saria jaso zuen Gabeziak lanagatik Gaia eta gau aldaketak R.M. Azkue Sarian aipamena 1981. Hostoak Bilbao Aurrezki Kutxak egilearen liburua saritu eta argitaratu zuen, 1982an. 2003an, errepikatu zuen Espainiako Kritika Saria ,Glosak. Esana zetorrenaz obrarekin.

Oraingo honetan “Otto Petteren irakurketa gaurkotua” hitzaldiarekin izango dugu.

Garbiñe Ubeda

Ibarran jaioa, 1967an.

 

Euskal idazlea, diseinatzaile, kazetari, ilustratzaile eta politikaria da.

Euskal Filologian lizenziatua. Txikitan hartu zion afizioa marrazteari, idazteari bezala, eta ofizio bihurtu ez baditu ere, sarritan eman die bide zaletasun horiei, liburuak idatziz, jolas grafiko interaktiboak sortuz eta ilustratuz (Aiurri Txiki aldizkaria, www.ikusbera.eus…), hitzaldietan graphic recording eginez. Hamabostean behin zinta grafiko bat egiten du, 9 aldizkaritan argitaratzen dena.

Tolosako Udaleko zinegotzi hautatu zuten 1991ko maiatzaren 26ko udal hauteskundeetan, Herri Batasuna alderditik aurkeztuta.

Kazetaritza lanari lotua urte askoan Argia, Egunkaria, Berria, Euskadi Irratia eta ETB. Horretaz gainera, honako liburuak eman ditu argitara: Negu Gorriak-Ideia Zabaldu Tour 95, Mila ezker, Sasieskola eta Hobe isilik. Azken hau gaztelaniera itzulia Mejor me callo izenburuarekin.

2018ko martxoaren 17an Euskal Idazleen Elkarteko lehendakari izendatu zuten.

Gaurkoan, “Ziztada bat” hitzaldia ekarriko digu.

Otto Pette 25 urte

0 Comments

Leave a reply

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*

© 2024 Bilbo Zaharra Euskaltegia | Eskubide guztiak gordeta |

Log in with your credentials

Forgot your details?