Blog

Hurrengo Bilbo Zaharra Forumeko jardunaldiak

Hiruilabete honetako Bilbo Zaharra Forumeko jardunaldiak, Bizenta Mogeli eskeiniko dizkiogu, euskal literaturan emakume aitzindaria izandakoa, martxoaren 5 eta 6an, beti bezala Euskaltzaindiaren egoitzan, arratsaldeko 19:00tan. Hitzaldia Yolanda Arrieta eta Josune Muñoz Martxoak 5, asteazkena, 19:00tan Euskaltzaindiako areto nagusian, Bilboko Plaza Barrian Emanaldi musikatua Itxaro Borda eta Ibon Rodriguez Martxoak...

Continue reading

2025-03-05 Yolanda Arrieta eta Josune Muñoz “Hitzaldia”

Noiz: Martxoak 5, asteazkena, 19:00 Non: Euskaltzaindiako Egoitzan, Bilboko Plaza Barrian Yolanda Arrieta Etxebarrian jaioa, 1963an. Irakasle ikasketez gain, Antzerkia eta Kultur eta Gizarte Antropologia egin ditu. Idazketa sortzailearen inguruko tailerrak gidatzeaz gain, hainbat liburu argitaratu ditu Haur eta Gazte literaturan zein helduenean. Esate baterako, Argiaren alaba 2015eko Euskadi...

Continue reading

2025-03-06 Itxaro Borda eta Ibon Rodriguez

Noiz: martxoak 6a, osteguna, 19:00 Non: Euskaltzaindiako Egoitzan, Bilboko Plaza Barrian Itxaro Borda eta Ibon Rodriguezek Bizenta Mogelen testuetan oinarritutako emanaldi musikatua eskainiko digute. Itxaro Borda Baionan jaioa 1959an. Euskal idazlea da; lanbidez postaria da Baionako Santizpirituko bulegoan eta luzaz Maulen eta Ivry-sur-Seinen (Val-de-Marne) ere egon da. Haurtzaroa Nafarroa Behereko Oragarren igaro zuen...

Continue reading

Kandido Uranga eta Jon Tolosa “Gabriel Arestirekin” ikuskizuna (2024/11/14)

Noiz: Azaroak 14, osteguna, 19:00 Non: Euskaltzaindiako Egoitzan, Bilboko Plaza Barrian Kandido Uranga eta Inazio Tolosak “Gabriel Arestirekin” ikuskizuna ekarriko digute gaurkoan. Ikuskizuna Gabriel Aresti olerkari bilbotarraren ‘Harri eta herri’ liburuko ‘Q’ poeman eta Pedro Alberdiren ‘Gabriel Aresti Eibarren’ ipuinean oinarrituta dago. Kandido Uranga eta Inazio Tolosaren sorkuntzaz gozatu...

Continue reading

Hurrengo Bilbo Zaharra Forumeko jardunaldiak

Hiruilabete honetako Bilbo Zaharra Forumeko jardunaldiak, Kirmen Uriberi eskeiniko dizkiogu, “Bilbao-New York-Bilbao: Euskal literatura nazioartean” jardulandiekin, ekainaren 4 eta 5ean, beti bezala Euskaltzaindiaren egoitzan, arratsaldeko 19:00tan. Eta honi lotuta, ekainaren 6an Arriaga antzokian egingo dugu “Klasikoen XVII. Irakurraldi jarraitua”, oraingo honetan Kirmen Uriberen “Bilbao-New York-Bilbao” irakurriko dugu. Bilbao-New York-Bilbao: Hitzaldiak...

Continue reading

Kirmen Uribe: “Nondik datoz istorioak?” (2024-06-05)

Noiz: Ekainak 5, asteazkena, 19:00 Non: Euskaltzaindiako Egoitzan, Bilboko Plaza Barrian Kirmen Uribe Ondarroan jaioa 1970an. Idazle bizkaitarra. Arrantzale familia batean jaio zen. Euskal Filologia ikasi zuen Gasteizen eta Literatura Konparatuko graduondoko ikasketak egin zituen Trenton (Italia). Bere lehenengo literatur sari handia kartzelan zegoela jaso zuen 1995.ean, intsumiso zelarik...

Continue reading

Mari Jose Olaziregi eta Miren Ibarluzea: “Bilbao-New York-Bilbao: hitzaldiak” (2024-06-04)

Noiz: Ekainak 4, asteartea, 19:00 Non: Euskaltzaindiako Egoitzan, Bilboko Plaza Barrian Marijo Olaziregi Donostian jaioa 1963an. Euskal Filologian doktorea, Euskal Literaturako katedraduna eta irakaslea da EHUn. Masterreko ikasketak egin zituen Ingalaterrako University of East-Anglia-n eta Bartzelonako Universitat Ramon Llull-en.. Atzerriko hainbat unibertsitatetan irakatsi du, Nevadako Unibertsitatean (Reno, EEUU), New...

Continue reading

Hurrengo Bilbo Zaharra Forumeko jardunaldiak

Hiruilabete honetako Bilbo Zaharra Forumeko jardunaldiak, Kirmen Uriberi eskeiniko dizkiogu, “Bilbao-New York-Bilbao: Euskal literatura nazioartean” jardulandiekin, otsailaren 28 eta 29an, beti bezala Euskaltzaindiaren egoitzan, arratsaldeko 19:00tan. Bilbao-New York-Bilbao: Bertso-saio literarioa Otsailak 28, asteazkena, 19:00tan Euskaltzaindiako areto nagusian, Bilboko Plaza Barrian Bilbao-New York-Bilbao: Mahai ingurua Otsailak 28, asteazkena, 19:00tan Euskaltzaindiako...

Continue reading

Bilbao-New York-Bilbao: Bertso-saio literarioa (2024/02/28)

Noiz: Otsailaren 28an, asteazkena, 19:00 Non: Euskaltzaindiako areto nagusian, Bilboko Plaza Barrian “Bertso-saio literarioa: Leire Vargas, Jon Maia eta Jone Uria” “Bilbao-New York-Bilbao: Euskal literatura nazioartean” zikloaren barruan, gaurkoan bertso-saio literarioa izango dugu, Jone Uria eta Jon Maia bertsolarien eskutik. Gai-jartzailea, Leire Vargas bertsolari eta idazlea izango da. Kirmen...

Continue reading

Bilbao-New York-Bilbao: Mahaingurua (2024/02/29)

Noiz: Otsailaren 29an, osteguna, 19:00 Non: Euskaltzaindiako areto nagusian, Bilboko Plaza Barrian “Mahaingurua: Leire Vargas, Joseba Sarrionandia eta Alaine Agirre” “Bilbao-New York-Bilbao: Euskal literatura nazioartean” zikloaren barruan, gaurkoan mahainguru bat izango dugu, Leire Vargas, KAtixa Agirre eta Alaine Agirre idazleekin. Leire Vargas (Hizlaria) Durangon jaioa, 2002an. Bizkaitar bertsolari, idazle...

Continue reading

Log in with your credentials

Forgot your details?