Urtarrila 2015
HABE azterketak: 2015eko deialdia

Abian da dagoeneko 2015 urteko HABE azterketen deialdia. Deialdiaren gorabeherak, datak eta abarren inguruko informazio osoa hementxe topatuko duzue.

Literatur tailerra Yolanda Arrietarekin
Urtarrilaren 20an Bilbo Zaharra euskaltegian, “Bixenta Mogel, Andre argi baten ikurrak” literatur tailerra izan genuen Yolanda Arrieta Malaxetxebarria idazlearen eskutik. Gozatu ederra hartu zuten gure ikasle-irakasleek artista honen jolas eta azalpenak entzuten! Mila esker Yolanda!
Txangoa Bermeora!!!
Egun atsegina pasa nahi baduzu giro euskaldunean, lagunarteko giroaz disfrutatzeko, apunta zaitez BERBALDUN TALDEAk antolatzen duen hurrengo txangora!!!
Euskal mitologia: Erakusketa eta lehiaketa
Urtarrilaren bigarren hamabostaldian, euskaltegiko beheko pasabidean, Euskal Mitologiaren inguruko erakusketa duzue ikusgai, gure kultura eta antzinako sinesmenak ezagutzen hasteko aukera ematen diguna. Basajaun, Tartalo, Mari... eta abar. Baina, zein da zein? Hori zeuek asmatu beharko duzue! Irakasleek fitxa bat banatuko dizuete, pertsonaia bakoitzaren deskribapenarekin. Zuen lana deskribapen bakoitza dagokion irudiarekin lotzea izango da. Gutxienez 10 asmatzen duzuenon artean, talde osoarentzako gosari edo askari goxoa zozkatuko da!
Alde zaharretik Agate Deunari abesten
Anima zaitezte gurekin Agate Deunari abesten! Etor zaitez ahal dela baserritar jantzita, dotore makila eta guzti ibiliko gara eta! Otsailaren 4an, Plaza Berrian hasiko gara kaleak gure ahotsekin girotzen. Eta ahotsak berotzeko, potea euskaltegiaren kontura. Eta ez ahaztu, entsegu nagusia otsailaren 3an, 11:30ean euskaltegiko txokoan. Hasi praktikatzen!
Abenduko newsletter-a
Azaroko newsletter-a
Urriko newsletter-a
Datu Pertsonalaren Babesari buruzko 15/1999 Lege Organikoak ezartzen duenaren arabera, jakinarazten dizugu newsletter honen bidez jasotzen ditugun zure datu pertsonalak fitxategi automatizatu batean erregistratuko direla. Hala nahi izanez gero, datu horiek zuzendu, deuseztatu eta aurka egiteko eskubideaz baliatu ahal izango duzu, euskaltegi honetako idazkaritzara joz, edo e-posta bat idatziz euskaltegia@bilbozaharra.com helbidera.
Facebook Twitter Youtube Flickr