Urria 2015
Hurrengo Bilbo Zaharra Forumeko jardunaldiak

Hiruhilabete honetako gaia, "Hitza eta musika". Bueltatu gara hain maitea dugun formatu honetara: musika eta poesia uztartzen dituen errezitaldia. Oraingo honetan Karmele Jaio eta bere ikuskizuna "Orain hilak ditugu", eta berriro gurekin Uribe-Urdangarin tandema.

Asteburuko barnetegia Gorozikan
Asteburu atsegina pasa nahi baduzu, giro euskaldunean, apunta zaitez gure hurrengo barnetegira!!! Anima zaitez!!! Azaroaren 13tik 15era
Txangoa Markina-Santa Eufemia
Egun atsegina pasa nahi baduzu giro euskaldunean, lagunarteko giroaz disfrutatzeko, apunta zaitez BERBALDUN TALDEAk antolatzen duen hurrengo txangora!!! Anima zaitez!!! Noiz: Azaroak 8
San Martin eguna
Urtero bezala, ikasleentzat antolatzen ditugun ekintzen artean, eta euskal kultura eta jaiak ezagutarazi nahian, San Martin eguna ospatuko dugu. Noiz izango da ospakizuna? Azaroaren 11n. Non? Euskaltegiko sarreran. Anima zaitezte!!!
E-txokoa-martxan
Kaixo, lagun: Iaz euskaltegiko ikasle-talde bat elkartu, eta ideia bat izan genuen eskolatik kanpo ere euskaraz hainbat jarduera egin ahal izateko. Zergatik ez antolatu ikasleon artean zerbait? Ikasleok trebetasun eta zaletasun asko ditugu, zergatik ez partekatu gainerako ikaskideekin? Horrela sortu genuen E-TXOKOA. Erabilera bultzatzeko dinamika: ikasleek ikasleentzat sortutakoa. Aurten saiatuko gara martxan jartzen. Parte hartzeko, idatzi mezua: e-txokoa@bilbozaharra.eus Animatu!
Irakurle taldea asteazkenetan
Euskaltegiko E-txokoa proiektuaren barruan, etzi, asteazkenarekin, IRAKURLE TALDEAK bideari ekingo dio. Joan den ekainean Platonen "Ion" irakurri genuen. Oraingoan EZ TIRO EGIN ANBUNLANTZIEI liburua irakurriko dugu. Liburuzale guztiok gonbidatuta zaudete. HITZORDUA: asteazkenetan, arratsaldeko seietan, 16. ikasgelan.
Zer DARABILBO?
Bilboko Euskaltegi sareak (Mondragon Lingua, Bai&By, Bilbo Zaharra euskaltegia, Bilboko AEK, Deustuko Unibertsitatea-Euskal Irakaslegoa, Gabriel Aresti euskaltegia, J. M. Zabala euskaltegia, Labayru ikastegia, Mikelats euskaltegia, Ulibarri euskaltegia) eta Bilboko Udalak antolatutako egitasmoa da EUSKARAREN ERABILERA sustatzeko.
Iraileko newsletter
Ekaineko newsletter
Maiatzeko newsletter
HABE azterketa 2. deialdia
Ez ahaztu martxan dagoela HABE azterketen 2. deialdia. Datak, emaitzak eta bestelakoak kontsutatzeko HABEko web orrialdera jo.
Datu Pertsonalaren Babesari buruzko 15/1999 Lege Organikoak ezartzen duenaren arabera, jakinarazten dizugu newsletter honen bidez jasotzen ditugun zure datu pertsonalak fitxategi automatizatu batean erregistratuko direla. Hala nahi izanez gero, datu horiek zuzendu, deuseztatu eta aurka egiteko eskubideaz baliatu ahal izango duzu, euskaltegi honetako idazkaritzara joz, edo e-posta bat idatziz euskaltegia@bilbozaharra.eus helbidera.
Facebook Twitter Youtube Flickr