Otsaila 2019
Hurrengo Bilbo Zaharra Forum jardunaldiak

Hiruilabete honetan, musika, poesia eta Otto Pette liburuaren inguruan arituko gara.

Otsailaren 12an
Bernardo Atxaga eta Jose Kruz Gurrutxaga
“Hitzaldia euskal literatura zaharrari buruz Martuteneko kartzelan”

Otsailaren 13an
“Otto Pette, 25 urte”
Itxaro Borda: “Hiru emazte, gizon mundu batean”
Juan Garzia: “Otto Pette: irudimen orojalea”

Otsailaren 14an
“Otto Pette, 25 urte”
Danele Sarriugarte: “Otto Pette, tresna-kutxa”
Juanjo Olasagarre: “Otto Pette Trumpen garaietan”

19:00tan
Euskaltzaindiako areto nagusian, Bilboko Plaza Barrian

Agate Deunari kantari
Anima zaitezte gurekin Santa Ageda abesten! Etor zaitez, ahal dela baserritar jantzita, dotore, makila eta guzti ibiliko gara eta! Otsailaren 4an, goiko pisuko gela handian. Hainbat txanda egongo dira egunean zehar. Eta ahotsak goxatzeko, mistela eta erroskilak gure kontura! Hasi praktikatzen!
Mintzodromoa
Pasa den urtarrilaren 31n, mintzodromoa antolatu genuen, mintzamena lantzeko eskolen ezparrutik kanpo, beste taldetako ikaslekin. “Speed-dating”-em antzekoa. Hainbat gune, gune bakoitzean gai bat. Talde bakoitzak 5 minutu inguru emango ditu gune bakoitzean eta gaio horren inguruan hitz egiten. Oso aukera paregabea mintzamena lantzeko, lotsa kentzeko eta euskaltegiko beste ikasleak ezagutzeko.
Zineforuma: “Igelak”
Otsailaren 14an, ikasleentzako zine saioa izango dugu. “Igelak”, Patxo Telleriarena. Bi saio: 10:15 eta 18:15 Anima zaitezte klasekideekin etortzen!
Txangoa San Telmo museora (Donostia)
Egun atsegina pasa nahi baduzu giro euskaldunean, lagunarteko giroaz disfrutatzeko, apunta zaitez BERBALDUN TALDEAk antolatzen duen hurrengo txangora!!! Noiz: Otsailaren 17an Irteera: Goizeko 08:40ean, Termibuseko estalpean. Puntualak izan, mesedez! Itzulera: Bilbo, arratsaldeko 17:00ak aldera. Izena emateko azken eguna: OTSAILAK 14, osteguna!
Ihauteriak euskaltegian!
Hainbat ekintza izango ditugu, erakusketa, lehiaketak... Sar zaitez hurrengo estekan eta informazio guztia topatuko duzu!
Zer DaraBilbo?
DaraBilbok antolatzen dituen ekintzen berri jakin nahi baduzu, hemen informazio guztia.
Azaroko Newsletter
Iraileko Newsletter
Maiatzeko Forum
Datu Pertsonalaren Babesari buruzko 15/1999 Lege Organikoak ezartzen duenaren arabera, jakinarazten dizugu newsletter honen bidez jasotzen ditugun zure datu pertsonalak fitxategi automatizatu batean erregistratuko direla. Hala nahi izanez gero, datu horiek zuzendu, deuseztatu eta aurka egiteko eskubideaz baliatu ahal izango duzu, euskaltegi honetako idazkaritzara joz, edo e-posta bat idatziz euskaltegia@bilbozaharra.eus helbidera.
Facebook Twitter Youtube Flickr