Otsaila 2017
Hurrengo Bilbo Zaharra Forumeko jardunaldiak

Hiruhilabete honen gaia "Estereotipoetatik ihesi II" izango da.

Pazko asteko barnetegia
Aste santurako plan barik zabiltza? Azterketei begira indarberritu nahian? Ikasturtean ikasitakoa praktikatuz sendotu nahiko zenuke? Zure euskara hobetu nahi duzu? Gure PAZKO ASTEKO barnetegietan daukazu aukera paregabea! Mintzamena landu edota azterketak B2, C1, EGA, Osakidetza) prestatu ahal izango dituzu. Gainera, aisialdirako aukera zabala eskaintzen dugu. Bi aukera izango dituzue, Gorozikako barnetegian egonaldia, edo Bilbo Zaharra euskaltegian eguneko barnetegia. Apirilaren 18tik 22ra.
Zineforum
Otsailaren 16an, ikasleentzako zine saioa izango dugu. “80 egunean”, Jon Garañano eta Jose Mari Goenagarena. Bi saio: 10:15 eta 18:15 Anima zaitezte klasekideekin etortzen!
Asteburuko barnetegia Gorozikan
Asteburu atsegina pasa nahi baduzu, giro euskaldunean, apunta zaitez gure hurrengo barnetegira!!! Anima zaitez!!! Martxoaren 10etik 12ra.
Martxoak 8
Martxoaren 8an, Emakumearen eguna ospatzen da mundu osoan zehar. Urtero bezala, Bilbo Zaharra euskaltegian, emakumei omenalditxoa egingo diegu. Horretarako, euskaltegiko pasabidean, "ANDRE-KALE KALEA" erakusketa jarriko dugu.
Ihauteriak
Otsailean, urtero bezala, euskaltegiko beheko pasabidean, Euskal Herriko Ihauterien inguruko erakusketa izango duzue ikusgai, pertsonaia ezberdinak eta ohiturak ezagutzen hasteko aukera ematen diguna.
Zer DaraBilbo?
DaraBilbok antolatzen dituen ekintzen berri izan nahi baduzu, Hemen topa dezakezu informazio guztia.
Azaroko newsletter
HABEko azterketa deialdia
HABE azterketa deialdiaren inguruko informazio guztia HABEko web orrialdean izango duzue.
Datu Pertsonalaren Babesari buruzko 15/1999 Lege Organikoak ezartzen duenaren arabera, jakinarazten dizugu newsletter honen bidez jasotzen ditugun zure datu pertsonalak fitxategi automatizatu batean erregistratuko direla. Hala nahi izanez gero, datu horiek zuzendu, deuseztatu eta aurka egiteko eskubideaz baliatu ahal izango duzu, euskaltegi honetako idazkaritzara joz, edo e-posta bat idatziz euskaltegia@bilbozaharra.eus helbidera.
Facebook Twitter Youtube Flickr