Otsaila 2016
Hurrengo Bilbo Zaharra Forumeko jardunaldiak

Hiruhilabete hau itzulpengintzari eskainiko diogu.

Pazko asteko barnetegiak Bilbon eta Gorozikan
Aste santurako plan barik zabiltza? Azterketei begira indarberritu nahian? Ikasturtean ikasitakoa praktikatuz sendotu nahiko zenuke? Zure euskara hobetu nahi duzu? Gure PAZKO ASTEKO barnetegietan daukazu aukera paregabea! Martxoaren 29tik apirilaren 2ra arte.
Asteburuko barnetegia Gorozikan
Asteburu atsegina pasa nahi baduzu, giro euskaldunean, apunta zaitez gure hurrengo barnetegira!!! Anima zaitez!!! Martxoaren 11tik 13ra.
Zyneforuma: Bypass
Otsailaren 25ean, ikasleentzako zine saioa izango dugu. “Bypass”, Patxo Telleria eta Aitor Mazorena. Komedia erromantiko honek generoaren osagai klasikoak erabiltzeaz gain (amodioa eta desamodioa, egia eta gezurra…) tragediari lapurturiko eduki bat ere erabiltzen du: heriotza.
E-txokoaren aurkezpena
Otsailaren23an. Euskaltegiko ikasle-talde baten ekimenez sortutako dinamika hau aurkeztera gatoz. E-Txokoa irekia izango da ahalik eta parte hartze eta ekarpen gehien jasotzeko. Berbakide egitasmoa, Berba-taldeak, Mendi-taldea, Irakurle-taldea... Erabilera-plataforma: ikasleek ikasleentzat sortua. IZENA EMATEKO KANPAINA BEREZIA! Otsailaren 23tik martxoaren 17ra Izena emateko: e-txokoa@bilbozaharra.eus edo link honetan sakatuta.
Irakurle taldea asteazkenetan
Ez ahaztu irakurle txokoa astero biltzen dela. Trimestre honetan Gianni Celatiren "PARADISUKO ALMANAKA" liburua irakurtzen ari dira. Asteazkenero, euskaltegiko 16. gelan biltzen dira. Gonbidatuta zaudete!
Zer DaraBilbo?
DaraBilbok antolatzen dituen ekintzen berri izan nahi baduzu, Hemen topa dezakezu informazio guztia.
Urriko newsletter
Iraileko newsletter
Ekaineko Newsletter
HABEko azterketa deialdia
Laster argitaratuko dira HABE azterketetan parte hartzeko baldintzak. Informazio guztia HABEko web orrialdean izango duzue. Erne ibili!
Datu Pertsonalaren Babesari buruzko 15/1999 Lege Organikoak ezartzen duenaren arabera, jakinarazten dizugu newsletter honen bidez jasotzen ditugun zure datu pertsonalak fitxategi automatizatu batean erregistratuko direla. Hala nahi izanez gero, datu horiek zuzendu, deuseztatu eta aurka egiteko eskubideaz baliatu ahal izango duzu, euskaltegi honetako idazkaritzara joz, edo e-posta bat idatziz euskaltegia@bilbozaharra.eus helbidera.
Facebook Twitter Youtube Flickr