|
|
 |
 |
|
 |
 |
 |
 |
 |
 |
Berbaldun taldea Pobeña-Ontonera! |
 |
Egun atsegina pasa nahi baduzu giro euskaldunean, lagunarteko giroaz disfrutatzeko, apunta zaitez BERBALDUN TALDEAk antolatzen duen hurrengo txangora!!!
Hurrengo txangoa, martxoaren 15ean, igandea.
Izena emateko: martxoaren 12a azken eguna!
|
 |
 |
|
 |
 |
 |
Bilboko Udaleko Gurasoentzako diru-laguntzak 2015 |
 |
Martxoaren 2tik 27ra, Bilboko Udaleko Gurasoentzako diru-laguntzak eskatzeko aukera izango duzue.
Baldintza guztiak hementxe topatuko dituzue:
|
 |
 |
|
 |
 |
 |
Zine foruma: Bypass |
 |
Martxoaren 26an, ikasleentzako zine-saioa izango dugu. “Bypass”, Patxo Telleria eta Aitor Mazoren filma ikusiko dugu. Komedia erromantiko honek generoaren osagai klasikoez gain (amodioa eta desamodioa, egia eta gezurra...) bizitza eta heriotza bezalako gai potoloak umorez eta baikortasunez erakusten dizkigu.
Bi saio: 10:15ean eta 18:15ean
Anima zaitezte klasekideekin etortzen!
|
 |
 |
|
 |
|
 |
 |
 |
 |
Bilbo Zaharra Forumeko jardunaldiak |
 |
Ekainean antolatuko dugun Klasikoen 8. irakurraldi jarraitua girotzeko gure Forumeko jardunaldietan, aurten, "Joseba Sarrionandia - 35 urte idazten" dugu gai nagusia.
Bigarren hiruhileko honetako hitzaldiak hauexek izan dira:
|
 |
 |
|
 |
 |
 |
Martxoak 8, Emakumeen Eguna: erakusketa. |
 |
Martxoak 8a behar bezala ospatzeko, Emakumeen Dokumentazio Zentroak utzitako kartel historikoak izango ditugu ikusgai beheko pasabidean. Emakume-taldeek urte luzeetan izandako borroka eta aldarrikapenak ezagutzeko, eta aurrera begirako erronkak zein izango diren eztabaidatzeko aukera.
|
 |
 |
|
 |
 |
 |
Inauterietan, mozorro-tailerra |
 |
Iaz maskara-tailerra, eta aurten, berriz, mozorro-tailerra egin dugu ikasleekin.
Oso mozorro politak egin dituzte gure ikasle trebeek. Politena? Ez gara gai aukeratzeko, guztiak gustatzen zaizkigu eta... Zuek zer deritzozue?
Datorren urtean gehiago!
|
 |
 |
|
 |
|
 |
 |
 |
|
 |
 |
HABE azterketan 2015 |
 |
Ez ahaztu martxan dagoela HABE azterketen deialdi berria. Hemen topatu dezakezue deialdien xehetasun guztiak.
|
 |
 |
 |
|
 |
|
 |
 |
 |
 |
 |
 |
Datu Pertsonalaren Babesari buruzko 15/1999 Lege Organikoak ezartzen duenaren arabera, jakinarazten dizugu newsletter honen bidez jasotzen ditugun zure datu pertsonalak fitxategi automatizatu batean erregistratuko direla. Hala nahi izanez gero, datu horiek zuzendu, deuseztatu eta aurka egiteko eskubideaz baliatu ahal izango duzu, euskaltegi honetako idazkaritzara joz, edo e-posta bat idatziz euskaltegia@bilbozaharra.com helbidera.
|
 |
|
|
|
 |
 |
 |
|
|