|
|
 |
 |
|
 |
 |
 |
 |
 |
 |
Kresal usaina ekainean |
 |
Oraingoan, Txomin Agirreren "Kresala" izango dugu hizpide Bilbo Zaharra Forumean. Gonbidatu bikainak: Itxaro Borda, Koldo Izagirre, Harkaitz Cano eta Kirmen Uribe.
Hitzordu garrantzitsua, beraz, ekainaren 4, 5 eta 6an; beti bezala, arratsaldeko 19:00etan Euskaltzaindiaren egoitzan.
|
 |
 |
|
 |
 |
 |
Batxilergoko ikasleentzako ikastaroa |
 |
Batxilergoan zaude eta C1 prestatu nahi duzu? Zatoz Bilbo Zaharra Euskaltegira, ikastaro trinkoa daukazu C1 mailako azterketa prestatzeko.
Ekainaren 4tik 29ra, goizeko 9:00etatik 13:30era.
|
 |
 |
|
 |
 |
 |
Udako ikastaroak prest! |
 |
Uda ere garai aparta da euskara ikasteko. Bilbo Zaharra Euskaltegian ikastaro trinkoak zein eguneko Barnetegia dauzkazu aukeran. Uztaila, abuztua edo iraila; hilabeteko trinkoak edo bi asteko barnetegiak, zeuk hautatu!
|
 |
 |
|
 |
|
 |
 |
 |
 |
Barnetegiak familiartean |
 |
Seme-alabekin giro euskaldunean astebete igarotzeko aukera bikaina duzu Gorozika Barnetegian; paraje bikaina eta konpainia ezin hobea.
Animatu eta zatoz asisialdia euskaraz bizitzera!
|
 |
 |
|
 |
 |
 |
HABE 1. deialdia martxan! |
 |
Martxan da ikasleen egiaztatze-prozesuaren 2018ko lehenengo deialdia. Maiatzaren 12an izan ziren B2, C1 eta C2 mailetako idatzizko azterketak; hurrengo urratsa, ahozkoa. Animo!
|
 |
 |
|
 |
 |
 |
Zer DaraBilbo? |
 |
DaraBilbok antolatzen dituen ekintzen berri jakin nahi baduzu, hemen informazio guztia.
|
 |
 |
|
 |
|
 |
 |
 |
|
 |
 |
2018 Euskaraldiaren urtea! |
 |
Zer egin dezakegu euskal hiztunok euskararen erabilera areagotzeko?
Galderak hainbat erantzun ditu, baina, horra gure proposamena:
2018ko azaroaren 23tik abenduaren 3ra, euskaraz hitz egiten edo ulertzen dugun guztion artean egin dezagun euskaraz. Euskal Herri osoan eta elkarrekin arituta, gure egunerokoan eragin genezake.
|
 |
 |
 |
|
 |
|
 |
 |
 |
 |
 |
 |
Datu Pertsonalaren Babesari buruzko 15/1999 Lege Organikoak ezartzen duenaren arabera, jakinarazten dizugu newsletter honen bidez jasotzen ditugun zure datu pertsonalak fitxategi automatizatu batean erregistratuko direla. Hala nahi izanez gero, datu horiek zuzendu, deuseztatu eta aurka egiteko eskubideaz baliatu ahal izango duzu, euskaltegi honetako idazkaritzara joz, edo e-posta bat idatziz euskaltegia@bilbozaharra.com helbidera.
|
 |
|
|
|
 |
 |
 |
|
|