Maiatza 2015
Bilbo Zaharra Forum - Joseba Sarrionandia

Aurten "Joseba Sarrionandia - 35 urte idazten" izango dugu mintzagai gure Forumeko jardunaldietan, aurreko urteetan bezala, ekainean antolatuko dugun Klasikoen 8. irakurtaldi jarraituari sarrera emateko. Etor zaitezte gurekin disfrutatzera!

Udako ikastaroak 2015
Zure ezagutzak birpasatu nahi? Ez duzu ikasturtean zehar ikasitako guztia galdu nahi? Uda aprobetxatu nahi duzu euskara ikasteko? Zure beharretara moldatutako ikastaroak ditugu. Barnetegiak, mintzamena lantzeko ikastaro bereziak, azterketak prestatzeko… HABE, IVAP, IRALE, OSAKIDETZA… Informazio gehiago gure bulegoetan edo euskaltegia@bilbozaharra.com helbidera e-mail bat bidaliz.
Ekainean, batxilergokoentzat ikastaro berezia!
Batxilergoko ikasleek maiatzean amaitzen dituzte klaseak, eta ekainean libre daudenez, hilabetea aprobetxatzeko, EGA/HABE 3 prestatzeko ikastaro bereziak antolatu ditugu.
Klasikoen 8. irakurtaldi jarraitua
Ekainaren 5ean, Arriaga antzokian ospatuko dugun "Klasikoen 8. irakurtaldi jarraitua" ren berri izan nahi baduzu, egon adi gure web orrialdeari, gure facebookera (bilbozaharra) eta gure twitter kontuetara (@bilbozaharra, @klasikoenirakur)
Maiatzean asteburuko barnetegia Gorozikan
Asteburu atsegina pasa nahi baduzu giro euskaldunean, apunta zaitez gure hurrengo barnetegira!!! Anima zaitez!!! Maiatzaren 29tik 31ra Gorozika barnetegian. Izena emateko, euskaltegiko bulegoetan maiatzaren 27a baino lehen.
Ikasleen E-Txokoaren aurkezpena!
Erabilera bultzatzeko dinamika. Ikasleek ikasleentzat sortua. AURKEZPENA: Maiatzaren 21ean, 12:00etan,13.gelan. Animatu eta parte hartu!
Zer Darabilbo?
Adi egon "Darabilbo"ko ekitaldiei! Doain dira eta! Zer da Darabilbo? Bilboko Euskaltegi sareak (Mondragon Lingua, Bai&By, Bilbo Zaharra euskaltegia, Bilboko AEK, Deustuko Unibertsitatea-Euskal Irakaslegoa, Gabriel Aresti euskaltegia, J. M. Zabala euskaltegia, Labayru ikastegia, Mikelats euskaltegia, Ulibarri euskaltegia) eta Bilboko Udalak antolatutako egitasmoa da EUSKARAREN ERABILERA sustatzeko. 2013ko urrian hasi zen martxan, eta lehenengo edizioak 2013ko abendura arte iraun zuen. Bigarren edizioa, Darabilbo 2.0, 2014ko maiatzetik abendura ibiliko da. Aurten, zenbait berritasun izango ditu: epe luzeagoan burutuko da, ekitaldi batzuek tailer izaera izango duet, astean bi ekitaldi izango dira, ...
Martxoko newsletter
Otsaileko newsletter Forum
Urtarrileko newsletter
HABE azterketa deialdia!
Martxan dago dagoeneko 2015 urteko HABE azterketen deialdia! 2015. urteko deialdietako baldintzak eta informazio orokorra hemen topa dezakezue. Azterketarako matrikula egiteko, datak begiratzeko, emaitzak, etab… HABEko web orrian sartu behar zarete. GOGOAN IZAN: Bai erabiltzailea, bai pasahitza zuen NAN zenbakia da, punturik, marrarik eta letrarik gabe. (zuek aurretik aldatu ez baduzue, noski)
Datu Pertsonalaren Babesari buruzko 15/1999 Lege Organikoak ezartzen duenaren arabera, jakinarazten dizugu newsletter honen bidez jasotzen ditugun zure datu pertsonalak fitxategi automatizatu batean erregistratuko direla. Hala nahi izanez gero, datu horiek zuzendu, deuseztatu eta aurka egiteko eskubideaz baliatu ahal izango duzu, euskaltegi honetako idazkaritzara joz, edo e-posta bat idatziz euskaltegia@bilbozaharra.com helbidera.
Facebook Twitter Youtube Flickr