Maiatza 2019
Hurrengo Bilbo Zaharra Forum jardunaldiak

Hiruilabete honetako Bilbo Zaharra Forumeko jardunaldietan, Anjel Lertxundiren “Otto Pette”ren inguruan arituko gara ekainaren 3, 4 eta 5ean, Euskaltzaindiaren egoitzan (Bilboko Plaza Barria), eta ekainaren 6an Arriaga antzokian egingo dugun “Klasikoen XII. Irakurraldi jarraitua”ri lotuta.

Pako Aristi eta Jon Alonso
“Otto Pette, 25 urte” Pako Aristi: “Otto Pette ene bihotz-begietan” Jon Alonso: “Metafora zen erresuma haren izena” Ekainaren 3an 19:00tan Euskaltzaindiako areto nagusian, Bilboko Plaza Barrian.
Tere Irastortza eta Garbiñe Ubeda
“Otto Pette, 25 urte” Tere Irastortza: “Otto Petteren irakurketa gaurkotua” Garbiñe Ubeda: “Ziztada bat” Ekainaren 4an 19:00tan Euskaltzaindiako areto nagusian, Bilboko Plaza Barrian.
Anjel Lertxundi
“Otto Pette, 25 urte” Anjel Lertxundi: "Otto Pette: Hilean bizian bezala" Ekainaren 5a 19:00tan Euskaltzaindiako areto nagusian, Bilboko Plaza Barrian.
Datu Pertsonalaren Babesari buruzko 15/1999 Lege Organikoak ezartzen duenaren arabera, jakinarazten dizugu newsletter honen bidez jasotzen ditugun zure datu pertsonalak fitxategi automatizatu batean erregistratuko direla. Hala nahi izanez gero, datu horiek zuzendu, deuseztatu eta aurka egiteko eskubideaz baliatu ahal izango duzu, euskaltegi honetako idazkaritzara joz, edo e-posta bat idatziz euskaltegia@bilbozaharra.eus helbidera.
Facebook Twitter Youtube Flickr