Ekaina 2015
Udako ikastaroak

Uda aprobetxatu nahi duzu euskara ikasteko edo hobetzeko? Hala bada, gure euskaltegian zure nahi eta beharretara moldatutako ikastaroak ditugu.

Barnetegiak, mintzamena lantzeko ikastaro bereziak, azterketak prestatzeko… HABE, IVAP, IRALE, OSAKIDETZA…

Barnetegia Gorozikan
Bilbo Zaharra euskaltegiak Gorozika barnetegira gonbidatzen zaitu abuztuaren 10etik 22ra. Mintzamena landu edota azterketak (HABE 1,2 eta 3 mailak, EGA, Osakidetza) prestatu ahal izango dituzu. Gainera, aisialdirako aukera zabala eskaintzen dugu. Urdaibaiko biosferan dugu, kokaleku pribilejiatuan beraz, eta Muxikatik hainbat irteera antolatuko ditugu inguruko herrietara ere.
Familientzako barnetegiak
Aurten familientzako barnetegiak ere antolatuko ditugu Gorozikako barnetegian. Inguru paregabea! Mendia, hondartza... Primeran familiarekin disfrutatzeko giro euskaldunean!
Autoikaskuntza udan
Ikasteko modu honi esker, zeuk erabakiko duzu zer, noiz eta nola ikasi. Egun osoa duzu ikasgela zabalik. Beti izango duzu irakasle/tutore baten laguntza, zalantzaren bat sortzen bazaizu ere. HABEren BOGA euskara ikasteko programa informatikoa nahi duzun beste erabil dezakezu. Eta, gainera, tutoretza bat eta mintzamena lantzeko saio bat izango duzu astean. Zure beharretara moldatzen gara.
EPE Osakidetzan eta Ertzaintzan 2015
Oposizio-deialdietara aurkeztu nahi baduzu, euskara-probak prestatzen lagunduko dizugu. 30 urte baino gehiagoko esperientzia dugu ikasleak prestatzen, eta gure hainbat irakasle aztertzaileak ere badira, bai HABE edo EGAko azterketa deialdietan, bai oposizio- deialdietan (IVAP, etab...)
Deskontuak eta dirulaguntzak
Jaso ahal dituzun deskontu eta dirulaguntza garrantzitsuei buruzko informazio guztia hementxe topako duzu.
Maiatzeko newsletter
Martxoko newsletter
Urtarrileko newsletter
HABE azterketa deialdia!
2015. urteko deialdietako baldintzak eta informazio orokorra hemen topa dezakezue. Azterketarako matrikula egiteko, datak begiratzeko, emaitzak, etab… HABEko web orrian sartu behar zarete. GOGOAN IZAN: Bai erabiltzailea, bai pasahitza zuen NAN zenbakia da, punturik, marrarik eta letrarik gabe. (zuek aurretik aldatu ez baduzue, noski)
Datu Pertsonalaren Babesari buruzko 15/1999 Lege Organikoak ezartzen duenaren arabera, jakinarazten dizugu newsletter honen bidez jasotzen ditugun zure datu pertsonalak fitxategi automatizatu batean erregistratuko direla. Hala nahi izanez gero, datu horiek zuzendu, deuseztatu eta aurka egiteko eskubideaz baliatu ahal izango duzu, euskaltegi honetako idazkaritzara joz, edo e-posta bat idatziz euskaltegia@bilbozaharra.com helbidera.
Facebook Twitter Youtube Flickr