Azaroa 2018
Musika, Poesia, Otto Pette

Hiruilabete honetan, musika, poesia eta Otto Pette liburuaren inguruan arituko gara.

San Martin eguna
Urtero bezala, ikasleentzat antolatzen ditugun ekintzen artean, eta euskal kultura eta jaiak ikasleei ezagutarazi nahian, San Martin eguna ospatuko dugu. Ikasle guztiok gonbidatzen zaituztegu mokadutxo bat hartzera. Euskal musika, txorizoa sagardoan, odolostea, sagardoa… Paregabea izango da!!! Etor zaitezte zuen klasekideekin!!! Ondo pasatuko dugu eta!!!IMG_0278 Noiz izango da ospakizuna? San Martin eguna azaroaren 11n da, eta aurten, azaroaren 15ean ospatuko dugu. Non? Urtero bezala, euskaltegiko sarreran. Anima zaitezte!!!
Asteburuko barnetegia Gorozikan
Asteburu atsegina pasa nahi baduzu, giro euskaldunean, apunta zaitez gure hurrengo barnetegira!!! Anima zaitez!!! Azaroaren 16tik 18ra Gorozika barnetegian. Interesatuta egonez gero, eman izena Bilbo Zaharra euskaltegiko bulegoetan azaroaren 13 baino lehen.
Euskaraldia - 11 egun euskaraz
Zer egin dezakegu euskal hiztunok euskararen erabilera areagotzeko? Galderak hainbat erantzun ditu, baina, guk, hizkuntza ohiturak astindu eta ohiko harremanetan euskara gehiago erabiltzeko ariketa bat proposatzen dizuegu: 2018ko azaroaren 23tik abenduaren 3ra, euskaraz hitz egiten edo ulertzen dugun guztion artean egin dezagun euskaraz. Euskal Herri osoan eta elkarrekin arituta, gure egunerokoan eragin genezake.
HABE AZTERKETAK
Hemen topako duzue HABEko azterketen inguruko berri guztiak.
ZINEBI 60. edizioa
Datorren ostiralean, azaroaren 9an, ZINEBI zinemaldiaren 60. edizioa hasiko da, zinezaleentzako aukera paregabea oso filme bereziak ikusteko. Hemen zinemaldiaren inguruko informazio guztia.
#BOTABA euskal esamoldeen lehiaketa
#botaba euskal esamoldeen erronkaren bigarren edizioa jarri du abian Labayru Fundazioak. Euskal esamoldeen erronkak ahalik eta pertsona gehienengana heltzea du helburu aurten ere. Horretarako, indarberrituta, berrikuntzekin eta gogotsu dator. Oso sari ederrak daude aurten, anima zaitezte eta parte hartu euskaltegien kategorian! Informazio gehiago hemen.
2018ko iraila
2018ko maiatza
2018ko apirila
BILBAO KULTURA
Bilbon antolatzen diren ekintza guztien berri izateko.
Datu Pertsonalaren Babesari buruzko 15/1999 Lege Organikoak ezartzen duenaren arabera, jakinarazten dizugu newsletter honen bidez jasotzen ditugun zure datu pertsonalak fitxategi automatizatu batean erregistratuko direla. Hala nahi izanez gero, datu horiek zuzendu, deuseztatu eta aurka egiteko eskubideaz baliatu ahal izango duzu, euskaltegi honetako idazkaritzara joz, edo e-posta bat idatziz euskaltegia@bilbozaharra.com helbidera.
Facebook Twitter Youtube Flickr