Azaroa 2016 Forum
Hurrengo Bilbo Zaharra Forumeko jardunaldiak

Hiruhilabete honen gaia "Estereotipoetatik ihesi" izango da.

Txangoa “El Viverora"!!!
Egun atsegina pasa nahi baduzu giro euskaldunean, lagunarteko giroaz disfrutatzeko, apunta zaitez BERBALDUN TALDEAk antolatzen duen hurrengo txangora!!! Anima zaitez!!! Azaroaren 13an, igandea. Etxebarri-El Vivero-Lezama.
Asteburuko barnetegia Gorozikan
Asteburu atsegina pasa nahi baduzu, giro euskaldunean, apunta zaitez gure hurrengo barnetegira!!! Anima zaitez!!! Azaroaren 18tik 20ra Gorozika barnetegian.
San Martin eguna
Urtero bezala, ikasleentzat antolatzen ditugun ekintzen artean, eta euskal kultura eta jaiak ikasleei ezagutarazi nahian, San Martin eguna ospatuko dugu. Ikasle guztiok gonbidatzen zaituztegu mokadutxo bat hartzera. Euskal musika, txorizoa sagardoan, odolostea, sagardoa… Paregabea izango da!!! Etor zaitezte zuen klasekideekin!!! Ondo pasatuko dugu eta!!! Noiz izango da ospakizuna? San Martin eguna azaroaren 11n da, eta aurten, azaroaren 10ean ospatuko dugu.
Zineforuma: "Loreak"
Azaroaren 22an, ikasleentzako zine saioa izango dugu. “Loreak”, Jon Garañano eta Jose Mari Goenagarena. Bi saio: 10:15 eta 18:15
Ikasleentzako E-txokoa
Ikasleen E-txokoan parte hartu nahi baduzu, idatzi e-txokoa@bilbozaharra.eus helbidera, eta ekintza guztien berri izango duzu!
Zer DaraBilbo?
DaraBilbok antolatzen dituen ekintzen berri izan nahi baduzu, Hemen topa dezakezu informazio guztia.
Otsaila 2016
Urria 2015
Iraila 2015
HABEko azterketa deialdia
HABE azterketa deialdiaren inguruko informazio guztia HABEko web orrialdean izango duzue.
Datu Pertsonalaren Babesari buruzko 15/1999 Lege Organikoak ezartzen duenaren arabera, jakinarazten dizugu newsletter honen bidez jasotzen ditugun zure datu pertsonalak fitxategi automatizatu batean erregistratuko direla. Hala nahi izanez gero, datu horiek zuzendu, deuseztatu eta aurka egiteko eskubideaz baliatu ahal izango duzu, euskaltegi honetako idazkaritzara joz, edo e-posta bat idatziz euskaltegia@bilbozaharra.eus helbidera.
Facebook Twitter Youtube Flickr