Azaroa 2014
Azaroan asteburuko barnetegia Gorozikan!

Asteburu atsegina pasa nahi baduzu, giro euskaldunean, apunta zaitez gure hurrengo barnetegira!!! Anima zaitez!!! Azaroaren 21etik 23ra.

Ardo-dastaketa
Azaroaren 20an, eta DARABILBO programaren ekintzen barruan, ardo-dastaketa izango dugu euskaltegiko txokoan, arratsaldeko 19:00etan. Tragotxu batzuk hartzeko aukera paregabea!!!
Ziza-erakusketa eta hitzaldia
Urtero bezala, eguraldia lagun izanez gero, euskaltegiko sarreran izango duzue ziza-erakusketa ederra. Gure inguruetan aurki ditzakegun mota askotako zizak izango ditugu erakusketa txikian. Jangarriak, hilgarriak, aluzinogenoakā€¦
Truke-azoka Euskararen Egunean!
Iazko arrakasta ikusita, aurten ere, euskaltegiak Euskararen Nazioarteko Eguna ospatzeko euskal liburu, aldizkari, disko eta abarren azoka antolatuko du abenduaren 3an, egun osoan zehar.
Gabonetako loteria salgai!
Bilbo Zaharra euskaltegiak gabonetako loteria erosteko aukera ematen dizue. Jakingo duzuenez, Bilbo Zaharra euskaltegiak, Oin-Baloia futbol taldeko babezle ofiziala da, eta aurten ere, haien loteria izango duzu salgai euskaltegiko bulegoan. Anima zaitezte papeletatxo bat erosten! Aurten fijo tokatzen dela!
HABE azterketak 2. deialdia
Gogoan izan HABE azterketen 2. deialdiko idatzizkoen emaitzak azaroaren 20an irtengo direla. Nota jakin eta gero, erne ibili, konproba ezazue ahozko azterketen datak eta ordutegiak mesedez.
Urriko newsletterra
Iraileko newsletterra
Datu Pertsonalaren Babesari buruzko 15/1999 Lege Organikoak ezartzen duenaren arabera, jakinarazten dizugu newsletter honen bidez jasotzen ditugun zure datu pertsonalak fitxategi automatizatu batean erregistratuko direla. Hala nahi izanez gero, datu horiek zuzendu, deuseztatu eta aurka egiteko eskubideaz baliatu ahal izango duzu, euskaltegi honetako idazkaritzara joz, edo e-posta bat idatziz euskaltegia@bilbozaharra.com helbidera.
Facebook Twitter Youtube Flickr