Abendua 2017
Urtarrilerako matrikula-epea zabalik!

Zure urte berriko helburuetako bat euskara ikastea bada, hauxe zure aukerarik honena! Matrikula epea zabalik! Gurean euskara ikasteko aukerarik onena aurkituko duzu: era guztietako ikastaroak, esperientzia handiko irakasleak, metodologiarik berriena, barnetegia, autoikaskuntza, baliabideak on-line...

Si uno de tus propósitos para el año nuevo es estudiar euskera, esta es tu mejor opción! Abierto plazo de matrícula! Con nosotros tendrás la mejor opción para aprender euskera: todo tipo de cursos, profesionales con gran experiencia, barnetegi, autoaprendizaje, recursos on-line...

Bego Alabazan, ipuin-kontalaria “Kontatuko banizu…”
Aurten ere, urtero bezala, ipuin kontalaria izango dugu zuentzat. “Alabazan”-eko gure lagunen esku, Begoña Gomezekin, alegia. Egunean zehar 2 saio izango dira, eta emanaldiak “Kontako banizu…” du izena; ziur denok aho zabalik utziko gaituena.
Txangoa Artziniegara!!!
Egun atsegina pasa nahi baduzu giro euskaldunean, lagunarteko giroaz disfrutatzeko, apunta zaitez BERBALDUN TALDEAk antolatzen duen hurrengo txangora!!! Abenduaren 17an, igandea. Artziniega. Txangoaren gutxi gora beherako egitaraua: Bizkaibusez Artziniegara, kafetxoa hartu eta hamabietan bisita gidatua museo etnografikoan. Ondoren, herria bisitatu eta bazkalondoan Bilborako autobusa hartuko dugu.
Kontakizun lehiaketa
Bizitzan hainbat izan dira egin eta jaso izan ditugun opariak, baina beti dago bat ederto gogoratzen duguna, desiratua izan delako, espero ez genuelako, zatarra izan delako, ezohikoa izan delako…. Opari horren gainean idatzi behar duzu oraingoan. Kontuan izan batez ere irudimena izango dela saritua.
Gabonetako loteria salgai!!!
Bilbo Zaharra euskaltegiak gabonetako loteria erosteko aukera ematen dizue. Urtero bezala, Oin-Baloia futbol taldeko loteria izango duzu salgai euskaltegiko bulegoan. Anima zaitezte papeletatxo bat erosten! Aurten fijo tokatzen dela!
HABEren azterketako emaitza ofizialak
Argitaratu dituzte dagoeneko HABEren azterketetako emaitzak. Zeure emaitzaren berri izateko, sar zaitez HABEren web-orrian.
Zer DaraBilbo?
DaraBilbok antolatzen dituen ekintzen berri jakin nahi baduzu, hemen informazio guztia.
Azaroa Forum 2017
Maiatza 2017
Maiatza Forum 2017
Gabonetan zer jan?
Gabonak dauzkagu ate-joka eta etxeko sukaldariak sutan daude dagoeneko, dena press izateko: erosketak, opariak, mahaia, janariak... Aukera bikaina betiko errezetak prestatu edo berriak bilatzeko... Interneten hamaika ideia topa ditzakezu.
Datu Pertsonalaren Babesari buruzko 15/1999 Lege Organikoak ezartzen duenaren arabera, jakinarazten dizugu newsletter honen bidez jasotzen ditugun zure datu pertsonalak fitxategi automatizatu batean erregistratuko direla. Hala nahi izanez gero, datu horiek zuzendu, deuseztatu eta aurka egiteko eskubideaz baliatu ahal izango duzu, euskaltegi honetako idazkaritzara joz, edo e-posta bat idatziz euskaltegia@bilbozaharra.eus helbidera.
Facebook Twitter Youtube Flickr