Abendua 2014
Euskararen eguna

Euskararen eguna. Gure eguna. Eta gure eguna ospatzeko hainbat plan eta ekintza ditugu.

Bertso-saioa, multimedia ikuskizuna, eta gure truke-azoka.

Anima zaitezte eta ospatu gure eguna, zuen eguna!

Durangoko azokara!!!
Egun atsegina pasa nahi baduzu giro euskaldunean, lagunarteko giroaz disfrutatzeko, apunta zaitez BERBALDUN TALDEAk antolatzen duen hurrengo txangora!!! Anima zaitez!!! Abenduaren 8an, astelehena. Durangoko Euskal Liburu eta Disko Azokara. Izena emateko azken eguna: ABENDUAK 4, osteguna!!
Kafe-dastaketa
Abenduaren 11n, eta DARABILBO programaren ekintzen barruan, kafe- dastaketa izango dugu euskaltegiko txokoan, arratsaldeko 19:00etan.
Ipuin-kontalari saioa
Aurten ere, urtero bezala, ipuin-kontalaria izango dugu zuentzat. "Alabazan"-eko gure lagunen esku, BegoƱa Gomezekin, alegia. "Itzal itzelak" saioa eskainiko digu oraingoan, eta ziur denok aho zabalik utziko gaituena.
Gabon kantak eta Olentzeroari gutuna
Ume txintxo-txintxoak izan garenez, garaia da dagoeneko Olentzerori gutuna idazteko gogoko ditugun jostailuak eskatzeko. Urtero bezala, gutun guztien artean zozketa egin eta sariak egongo dira. Zozketa oporrak hartu baino lehenagoko Gabon Jaian egingo da. Bertan Gabon Kantak abestuko dizkiogu gure Olentzerori. Eta ahotsa berotzeko, mistela goxoa hartzeko aukera izango duzue, pastatxo eta txokolatearekin batera. Anima zaitezte zuen taldekoekin etortzen!
Elur-panpinak egiteko tailerra
Elur-panpinak egiteko tailerra 2013an egin genuen lehen aldiz, eta arrakasta handia izan zuenez, aurten berriro egingo dugu. Nerea gure bulegariaren esku, eskulanetan trebea baita. Irakasle larruan jarriko da Nerea egun batez eta eskulan erraz hau egiten irakatsiko digu gero zuek zuen seme-alabekin, ilobekin-eta egiteko.
Gabonetako loteria salgai!!!
Oraindik ez duzue OIN-BALOIAK F.T. - BILBO ZAHARRA eusakltegiko loteria erosi? Eta tokatzen bada? Aurten zenbaki polita dugu gainera!
Azaroko newsletter
Urriko newsletter
Iraileko newsletter
HABE azterketak - 2. deialdia
Ez ahaztu, eta erne ibili! Hemen egutegia eta bestelako zehetasunak.
Datu Pertsonalaren Babesari buruzko 15/1999 Lege Organikoak ezartzen duenaren arabera, jakinarazten dizugu newsletter honen bidez jasotzen ditugun zure datu pertsonalak fitxategi automatizatu batean erregistratuko direla. Hala nahi izanez gero, datu horiek zuzendu, deuseztatu eta aurka egiteko eskubideaz baliatu ahal izango duzu, euskaltegi honetako idazkaritzara joz, edo e-posta bat idatziz euskaltegia@bilbozaharra.com helbidera.
Facebook Twitter Youtube Flickr