- Noiz: Ekainaren 7an, asteartea, 19:00
- Non: Euskaltzaindiako areto nagusian, Bilboko Plaza Barrian
“Kristalezko begi bat: gaurko literaturaren ikur” zikloaren barruan, gaurkoan Miren Agur Meabe bera izango duzgu, “Flash batzuk nire begi kutunari” hitzaldiarekin.
Miren Agur Meabe
Lekeition jaioa 1962an.
Euskal idazle eta itzultzailea. Derioko Irakasle Eskolan ikasi zuen, Giza Zientzietan espezializaturik, eta Euskal Filologiako ikasketak egin zituen ondoren. Bilboko Kirikiño ikastolan hainbat urtez ibili zen irakasle, eta 1990 urteaz geroztik Giltza-Edebé argitaletxean argitalpen zuzendaritzako eta kudeaketako lanetan ere aritu zen. Egun, literatura-sorkuntzan, itzulpengintzan eta idazkuntzari lotutako jardueretan ari da buru-belarri. Idazle gisa, arlo bitan da ezaguna: poesian eta haur eta gazte literaturan. Landu ditu beste genero batzuk ere: ipuingintza eta eleberria, adibidez.
Bere ibilbidean zehar, hainbat sari lortu ditu. 2021ean, Miren Agur Meabek Espainiako Poesia Saria jaso zuen Nola gorde errautsak kolkoan lanagatik; euskarazko liburu batek sari hori jasotzen zuen lehen aldia izan zen.
Bere testuetako batzuk hainbat hizkuntzatan itzuliak izan dira, baita braillera ere.
2006tik Euskaltzain urgazlea izan da, 2022ko otsailaren 25era arte, noiz euskaltzain osoa izendatu zuten.
Kaixol, erreserbatu behar du, Euskaltzandiaren ekintza ikustea eta gozatea?