- Noiz: Azaroak 19, 19:00
- Non: Euskaltzaindiako Egoitzan, Bilboko Plaza Barrian
Jon Mirande Parisen jaio 1925ean eta hiri berean hil 1972. Zuberotarrak zituen gurasoak, Parisen emigranteak, baina euskara ez zuen etxean ikasi, bere ahalegiez baizik, gaztaroan.
Hizkuntza anitz ikasi zituen bere kasa, baita filosofia asko irakurri ere. Pentsaeraz, ez zetorren bat inguratzen zuen munduarekin: frantsestasunaren aurrean nazio txikiak maite zituen (Bretainian, Euskal herria…); erdeinatu egiten zituen kristautasuna eta honen moraletik edan duten pentsamendu guztiak: demokrazia, sozialismoa…Bulegari soila zen ogibidez, aski bizimodu grisa zuena, baina jakintza-gogo eta bizi-grina handiak zituena, bere sorkuntza-lanetan ageri duen bezala.
“Maitarzun”
Ekhia jaiki zeneko
Neskari mothil bizkorrak:
“Nehoiz ez haut ahantziko!”
Ondikotz! Haize gogorrak
Horbelak iroaiten ditu
-bai eta zin ezhilkorrak…
Zenean ekhia sarthu
Bertze batekin hitz-hartu
Zuen bethi maitatzeko.