- Noiz: Ekainak 5, asteazkena, 19:00
- Non: Euskaltzaindiako Egoitzan, Bilboko Plaza Barrian
Kirmen Uribe
Ondarroan jaioa 1970an.
Idazle bizkaitarra. Arrantzale familia batean jaio zen. Euskal Filologia ikasi zuen Gasteizen eta Literatura Konparatuko graduondoko ikasketak egin zituen Trenton (Italia). Bere lehenengo literatur sari handia kartzelan zegoela jaso zuen 1995.ean, intsumiso zelarik (derrigorrezko soldaduzkara joan nahi ez zuelako). Becerro de Bengoa Saria, Jon Elordirekin batera moldatu zuen Lizardi eta erotismoa lanagatik. 2009ko urrian Espainiako Literatur Saria eman zioten, Bilbao-New York-Bilbao nobelarengatik. Kirmen Uribek 2008ko Kritika Saria, Euskarazko nobelaren alorrean idazlan berari esker jasoa zuen. Horrez gain, Kirmen Uriberen ibilbide literarioan aipatzekoak dira Mussche, Elkarrekin esnatzeko ordua eta Izurdeen aurreko bizitza eleberriak eta Bitartean heldu eskutik eta 17 segundo poesiak-lanak. Gaur egun New Yorken bizi da eta, itzulpenen bidez, mundu osoan ditu irakurleak.
Jon Kortazar kritikariaren aburuz, Kirmen Uriberen “Bitartean heldu eskutik” (Susa, 2001) poema-liburuaren agerpenak “iraultza lasaia” ekarri zuen euskal literaturara. Oso garrantzitsua izan zen euskal literaturaren munduan. Gaztelaniera, frantsesera, ingelesera, katalanera eta errusiarera itzili eta 2007an finalista geratu zen Estatu Batuetan argitaratutako poesia itzulpen onenaren sarian. Entzunaldi eta ikuskizunak ere landuak ditu: BarPuerto, Zaharregia, txikiegia agian… hauek biak Mikel Urdangarinekin egindako proiektuak.