• Noiz: Martxoak 5, osteguna, 19:00
  • Non: Euskaltzaindiako Egoitzan, Bilboko Plaza Barrian

Joxe azurmendi:

Zegaman jaioa 1941ean.

Euskal idazle, filosofo, entsailaria eta poeta. Etika, politika, hizkuntzaren filosofia, teknika, euskal literatura eta filosofia orokorrean izan dira gai bere artikulu eta liburuetan. Jakin irakurgaiak argitaletxearen zuzendaria izan zen, bere zuzendaritzapean 40 liburu baino gehiago argitaratuz. Aldi berean, Klasikoak argitaletxearekin elkarlanean, hainbat obra filosofikoen itzulpenean aritu da. Udako Euskal Unibertsitatearen sortzailetako bat. Gaur egun, Filosofia Modernoan katedratikoa eta EHUn irakaslea da. 2010ean, Euskaltzaindiak Ohorezko Euskaltzale izendatu zuen. Askoren aburuz, Joxe Azurmendi euskal jakitun eta pentsalari oparoenetarikoa da.

Botereak hasiera-hasieratik sarraskiak baino ez ditu eragin, bata bestearen atzetik. Irrazionaltasunaren kateaketa luze bat da historia. “Moroak gara behelaino artean?” entseguaren bidetik abiatu eta “Historia, arraza, nazioa” liburuan oinarritutako hitzaldia eskainiko du.

0 Comments

Leave a reply

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*

© 2024 Bilbo Zaharra Euskaltegia | Eskubide guztiak gordeta |

Log in with your credentials

Forgot your details?