- Noiz: Ekainaren 6an, asteartea, 19:00
- Non: Euskaltzaindiako areto nagusian, Bilboko Plaza Barrian
“Kristalezko begi bat: gaurko literaturaren ikur” zikloaren barruan, gaurkoan Josune Muñoz eta SEROIE musika taldea izango ditugu.
Josune Muñoz
Bilbon jaioa 1967an.
Euskal filologoa da ikasketaz, baina formakuntza feministan eta literatur ikerketan ari da aspalditik.
2004an Skolastika taldea jarri zuen martxan, emakumeek sortu izan duten literatura eta gaur egun sortzen ari direna biltzeko, ikertzeko, lantzeko eta irakasteko espazioa. Dokumentazio gunea eta liburutegia izateaz gain, bilgunea ere bada Skolastika. Emakumeak eta literatura ardatz dituzten hainbat ikastaro eskaintzen ditu Josune Muñozek, eta literatur kritikaria da. “Sareinak, feminismo literarioak” proiektuko kide ere bada. Azken urteotan emakumeek sorturiko komikiak aztertzen ari da buru-belarri.
Euskal literatura erotikoaren antologia (2009) eta Desira desordenatuak: Queer irakurketak euskal literaturaz (2010) liburuak publikatu ditu.
Gaurkoan, “Kristalezko sabaiak apurtuz” emanaldia ekarriko digu.
SEROIE
SEROIE Bermeoko musika-taldea da. Taldearen izena, “serioie” hitzatik dator, Bermeoko marinenel aintzinako euskaran “balea” esan nahi zuen. Honela, taldeak ahaztutako historia gogora ekarri nahi du.
Taldeak, Aingeru Torre saxofoi-jotzaileak, Gorka Abaunza DJak (Akaba Bada ezizenez ezagutua) eta Amaia Gabantxo abeslariak osatzen dute. Azkena, taldeko abeslaria izateaz gain, Chicagoko Unibertsitateko irakaslea izan da eta ingelesera itzuli du Miren Agur Meaberen hainbat obra, horien artean, Kristalezko begi bat.
Gaurkoan hitza eta musika lotuko dituzte,” Itzuli, itzulera: kostako berbak ‘ta soinu paisaiak” Eskarmentua dute dagoeneko idazleen hitzei musika jartzen. 2023ko martxoan, Bidebarrieta Kulturguneak antolatutako “Bilbao Poesia” zikloan parte hartu zuten, Blas de Oteroren “Cántico espiritual”en bertso mistikoen errezitaldi musikalizatua eskeiniz.