- Noiz: Azaroak 11, 19:00
- Non: Euskaltzaindiako Egoitzan, Bilboko Plaza Barrian
Jean Mixel Bedaxagar
1976an kantatu zuen jende aurrean lehendabizikiz eta 1983an argitaratu zuen lehen diskoa: Xiberoa. 1984an euskal Herriko Soinu Tresnak disko kolektiboan hartu zuen parte. 1995ean, Otea lili denean diska kaleratu zuen, eta 1996an Bedaxagar izenekoa. Jean Mixel Bedaxagarrek inor gutxi bezala ezagutzen ditu Atuñamendiko kondairak eta hongo sinbologia.
Anjel Valdes
Oso gaztetatik hasi zen perkusio tresnak jotzen. 23 urterekin M-ak taldearekin bost disko atera zituen: M-ak (83), emeak eta arrak (86), Zuloa (87), Barkatu ama (89) eta Gor (90). 1991n, Esan Ozenki Redocrs disketxea sortu zuen lankide batzuekin, eta 1994az geroztik, Elkar disketxean dihardu lanean. Katalogoaz ez ezik, ekoizpenaz eta promozioaz arduratzen da.