• Noiz: Otsailaren 13an, asteazkena, 19:00
  • Non: Euskaltzaindiako areto nagusian, Bilboko Plaza Barrian

“Otto Pette, 25 urte”

 

Itxaro Borda

Baionan jaioa 1959an.

Euskal idazlea da; lanbidez postaria da Baionako Santizpirituko bulegoan eta luzaz Maulen eta Ivry-sur-Seinen (Val-de-Marne) ere egon da.

Haurtzaroa Nafarroa Behereko Oragarren igaro zuen hangoa baitu familia. Donapaleuko Jean errekarte lizeoan nekazaritzako batxilergoa atera eta Historian lizentziatu zen Paueko Unibertsitatean. Mauleko ikastolako gurasoen elkarteko eta Seaskako presidentea ere izan zen 1990eko hamarkadan. Gaur egun Baionan bizi da.

Literaturaren alorrean 1982an, Maiatz literatur aldizkariaren sortzaileetakoa izan zen, Luzien Etxezaharretarekin batera. Lehen liburua 1984an argitaratu zuen (“Bizitza nola badoan”) Maiatz argitaletxean. Euskal abeslarientzat kantak izkiriatzen ditu eta artikuluak euskarazko prentsarako. Urteetan Berriako kolaboratzailea izan da.

Bordaren poesiak bere gain hartzen ditu, poeta orok eritasun gisa pairatu behar duen izaera minberarekin batera, emetasunaren kontzientzia eta Euskal Herri alineati batenganako hastio kritikoa. (K.I.)

Oraingo honetan “Hiru emazte, gizon mundu batean” hitzaldia ekarriko digu.

Juan Garzia

Legazpin jaioa 1955an.

Idazle eta itzultzailea. Egun, Euskal Herriko Unibertsitateko Euskara Zerbitzuan egiten du lan, Itzulpengintza Akademikorako teknikari gisa.

Haren sortzelanak hauek dira: Akaso (1987) eta Itzalen itzal (1993) ipuin liburuak eta Fadoa Coimbran eleberria (1995).

Itzultzaile bezala, berriz: Bartleby izkribatzailea (1991) William Shakespeareren Soneto hautatuak ( 1995), Jorge Luis Borgesen Ipuin hautatuak (1998; Itzulpengintzako Euskadi Saria), Samuel Becketten Godoten esperoan (2001), Juan Rulforen Pedro Paramo (2001), Shakespeareren Sonetoak (2015, Euskadi Saria) eta abar.

Oraingo honetan “Otto Pette: irudimen orojalea” hitzaldia ekarriko digu.

Otto Pette 25 urte

0 Comments

Leave a reply

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*

© 2024 Bilbo Zaharra Euskaltegia | Eskubide guztiak gordeta |

Log in with your credentials

Forgot your details?