Haurrentzako tailerrak aste santuan

Aste Santuan, Bilbo Zaharra euskaltegian, umeentzako euskarazko aisialdi irekiak antolatuko ditugu. Martxoaren 25etik 27ra, eta apirilaren 2tik 5era. 6-12 urte bitarteko umeek Bilbo Zaharra euskaltegiaren egoitzan jolas, kirol eta tailerrak egiteko aukera izango dute.

Gaiak

1. birziklapena eta jostailuen tailerra, 2.emozioak eta talde harremak eta 3. esperimentuak eta naturaren kuriositateak

Hiru aukera ezberdin proposatuko ditugu, umeen jakin-minaren arabera aukeratzeko.

Taldeak ateratzeko gutxieneko ume kopurua: 10. Gehienez ere 15 ume monitore bakoitzeko

Ordutegia

8:00-17:00:

  • 08:00-09:00 Harrera
    • Gorputza eta burua esnatzeko dinamikak
    • Mokau txikitxo bat (Gailetak…)
  • 09:00-11:00 Ekintzen hasiera: jolasak, tailerrak…
  • 11:00-11:30 Hamaiketako osasuntsua
  • 11:30-13:15 Ekintzen jarraipena
  • 13:15-14:00 Etxeko bazkari goxoa eta osasuntsua
  • 14:00-15:00 Bazkalostea (mahai jolasak)
  • 15:00-16:30 Azken ekintza: jolasak, tailerrak…
  • 16:30-17:00 Gauzak batu, egunaren ebaluaketa

(Programa osoa ikusteko egin klik hemen)

Iraupena eta prezioa. Hemen, eskaintzen ditugun aukerak:

  • 1. txanda: Martxoak 25, 26, 27 (79,00 €)
  • 2. txanda: Apirilak 2, 3, 4, eta 5 (99,00 €)
  • Biak: 160,00 €

Non?

Bilbo Zaharra euskaltegian. Correo kalea 8, 1. ezk.

Eman izena! Zuen umeek primeran pasatuko dute eta!

Informazio gehiago

944158292 edo euskaltegia@bilbozaharra.com

Log in with your credentials

Forgot your details?